[itzul] Bitarte ala interbalo (musikan)

agustin mendizabal agusmendi a bildua hotmail.es
Or, Api 3, 00:09:44, CEST 2020


Eskerrik asko erantzunagatik, Alfontso.
Nire erreferentzia nagusia hiztegi hori da, eta beti bitarte erabili izan dut. Baina izena adjektibatzerakoan arazo bat sortzen da. Bitarte(z)ko erabiliz, esanahia iluntzeko arriskua areagotu egiten da, ustez. Horrek behartzen gaitu bitarte- erabiltzera.
Adibide honetan:
 "Una figura rítmico-interválica muy breve" figura erritmiko-interbaliko oso labur bat itzulita esanahia hobeki ulertzen da erritmo- eta bitarte-figura oso labur bat baino. Egia esan, gaztelaniazko termino hori bera (figura rítmico-interválica) ez da batere ohikoa, eta bere esanahia ez dago zeharo garbi; horrela, behintzat, gehiago hurbiltzen gara jatorrizkora.

Galdera da: zilegi izango al litzateke hori (hau da, bitarte, baina interbaliko). Orain ez datozkit gogora (ez naiz aditua), baina uste dut euskaraz badirela halako kasu gehiago.

Eskerrik asko!

Austin


________________________________
Nork: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Bidaltze-data: 2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna 18:41
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Bitarte ala interbalo (musikan)

Nik, zalantzarik gabe, bitarte itzuliko nuke. Ez dakit zer arazo sor lezakeen, musikaren testuinguruan, gaztelanian intervalo terminoak sor ez dezakeenik.

Elhuyarrek egin zuen hiztegia, aditu-talde baten laguntzaz. Hauek izan ziren adituak:
Jon Bagues (Eresbilekoa)
Loreto Imaz (Musikenekoa)
Alicia Pinilla (Francisco Escudero Kontserbatoriokoa).

Gero, batzorde tekniko batek aztertu zuen. Hauek izan ziren batzordekideak:
Estibaliz Arrizabalaga (Musika Eskolen Elkartekoa)
Jose Ignazio Ansorena (Donostiako Txistulari-bandaren zuzendaria)
Antton Gurrutxaga (Elhuyar Fundazioko terminologoa eta euskaltzain urgazlea)

Hirugarrenik, Terminologia Batzordeak aztertu zuen (ez ditut batzordekide guztiak aipatuko, asko dira eta), eta ontzat eman zuen. Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratu zuen liburua, eta termino guztiak Euskaltermera eraman ziren.

Oso ondo iruditzen zait eztabaidatzea, baita hiru aditu-talderen eskuetatik pasatu den termino bat izanda ere, baina uste dut < "arazo asko sor ditzake" > potentziala baino zerbait zehatzagoa behar litzatekeela bitarte zalantzan jartzeko.


Alfontso Mujika Etxeberria
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-TWITTER.png]<https://twitter.com/elhuyarhizk>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-YOUTUBE.png]<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-FACEBOOK.png]<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
a.mujika a bildua elhuyar.eus<mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[https://itzultzailea.eus]<https://itzultzailea.eus>


Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.



Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El jue., 2 abr. 2020 a las 18:04, Miren Agurtzane Mallona Legarreta , ItzuL-en bidez (<itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>) escribió:
Arratsalde on, Agustin!

Nik hau topatu dut Wikipedian: tartea eta estekatxo bat utziko dizut, zeuk aztertzeko. https://www.wikiwand.com/eu/Laudun

Ea balio dizun. Besarkada bero bat.

Agurtzane

Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es<mailto:agusmendi a bildua hotmail.es>) erabiltzaileak (2020 api. 2, og. (17:45)):
Arratsalde on.
Nola itzuliko zenukete, musikaren alorrean, "intervalo"?
Interbalo, ez Euskaltzaindiaren hiztegiak, ez Adorez 5000k, ez Elhuyarrek darabilte. Zehazkik, berriz, bai. Egungo Testuen Corpusean 2003, 2005, 2013, 2014ko aipamen gutxi batzuk daude (J. L. Zabalaren, Gorka Erostarberen, Joxi Ubedaren, Jesus Mari Begoñaren testuak).

Bitarte, hauek proposatzen dute: Musikaren Hiztegiak (https://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/6503/es_2415/adjuntos/Hiztegiak/MusikaHiztegia.pdf), Euskalterm-ek ere bai (E. Jaurlaritzakoa hori ere), baina arazo asko sor ditzake horrek. Ofizialki hala erabiltzen dela dirudi (EHAOean, adibidez).

Inork erantzuterik?

Eskerrik asko,
Agustin Mendizabal



--

Agurtzane Mallona
Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
[Deusto]<http://www.deusto.es>
Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
Tel. 94 413 91 77 - 2926 luz.
agurtzane.mallona a bildua deusto.es<mailto:agurtzane.mallona a bildua deusto.es>
www.deusto.es<http://www.deusto.es>     [twitter] <http://twitter.com/deusto>  [facebook] <https://www.facebook.com/UDeusto>  [linkedin] <https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title>  [Instagram] [deusto.eus] <https://instagram.com/udeusto/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200402/26b4f682/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago