[itzul] Pantallazo

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ast, Api 16, 10:00:57, CEST 2020


>>Euskaraz, "kaptura" eta "pantailakada" iruditzen zaizkit alternatiba
errealista bakarrak ("pantailazo" lehiakidea hor zehar badabilela begitik
kendu barik).

Ez nago ados.

Nik esango nuke *pantaila-argazkia* finkatuta dagoela, *oso*.

Librezale taldeko hizkuntza-lokalizazioetan aspaldidanik sistematikoki
erabili da. Euskaratu den software libre eta software komertzialean, ia
beti, behin eta berriro erabili da. Hiztegi guztietan *screenshot *>
pantaila-argazki topa daiteke...

Ez dut uste kasu honetan "alternatiba errealistagoen" inolako beharra
dagoenik; hiztun subjektibo honen ikuspegitik "pantaila-argazki" termino
hori erabat arrunta da, eta proposatu diren ordezko batzuk, aldiz,
bitxikeriak.

https://www.microsoft.com/en-us/language/Search?&searchTerm=screen%20shot&langID=74&Source=true&productid=0

https://www.microsoft.com/en-us/language/Search?&searchTerm=screenshot&langID=74&Source=true&productid=undefined

https://amagama-live.translatehouse.org/


--
Gorka Azk.








Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER (larrinaga_asier a bildua eitb.eus)
erabiltzaileak (2020 api. 16, og. (09:05)):

>
>
> Esango nuke aurreko mezuetan azaldu diren ordain gehienak objektiboki onak
> direla. Hiztunok subjektiboak gara, baina.
>
>
>
> Dirudienez, nekagarriegi, kilometrikoegi, aho-korapilatsuegi eta finegi
> egiten zaizkigu "pantaila-argazki" eta halako guztiak, batik bat
> gaztelaniazko "pantallazo" labur eta "kontundente"-aren alboan.
>
>
>
> Euskaraz, "kaptura" eta "pantailakada" iruditzen zaizkit alternatiba
> errealista bakarrak ("pantailazo" lehiakidea hor zehar badabilela begitik
> kendu barik).
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200416/033e0691/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago