[itzul] Pantallazo
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Api 16, 18:35:55, CEST 2020
Nire ustez, Asierrek arrazoi du.
“Pantallazo” elokuenteagoa da “pantaila-argazki” baino, eta errealitate
horri ezin dio ezikusia egin itzultzaile edo lexikografo batek
(“telefonazo” eta “llamada de teléfono” maila berekoak ez diren bezala).
Tamalgarria da ikustea zeinen axola txikia erakusten duten lexikografoek
elokuentziarekiko (eta horrekin eskutik helduta doan ekonomia
linguistikoarekiko). Jendeak ez du “fracking” esaten esnobismoagatik edo
ingelesarekiko morrontzagatik: “fracking” esaten du, dugu, “haustura
hidraulikoa” kankailu galanta delako. Era berean, “pantailakada”
elokuenteagoa da “pantaila-argazki” baino (...”argazkia” al da, benetan?
tira, utz dezagun kontu hori).
Terminologoarentzat, baina, erosoagoa da definizio-kutsuko termino horiek
ematea. Eta gero, erabilerako komeriak eta zamak, hiztunaren sorbalden
gainera: “arrogación de atribuciones” Euskaltermen begiratzen duzu, eta
“inoren eskudantziak nork bere buruarentzat hartze” ematen dizute
(harrapazak!). “Agroalimentario”rako (ingelesezko “agrifood”)
“nekazaritzako elikagaien” astun eta kankailua (aukerak ez ziren falta, ba:
“elikanekazaritza”, “laborelikagai”, adibidez).
Baina ez bakarrik Euskalterm: hortxe dugu Fundeu, zeinak esaten baitigu
gaztelaniaz “biopic” ezetz, hobe dagoela “película biográfica”. Eskerrak,
ingelesezko amalgamatua aitorturik, horren parekotzat “biopeli” gutxienez
eskaintzen duen (Euskaltermek, bide beretik, “film biografiko”, baina baita
“biopic” ere).
Beraz, amaierako eskea lexikografoei: ez zaitezte mugatu “zuzena” den
zerbait bere idorrean ematera. Beste hizkuntzekiko lehian irabazle
suertatzeko modukoak diren hitzak, erabilerrazak, elokuenteak, erabaki
itzazue euskararentzat eta euskaldunontzat, mesedez.
Xabier Aristegieta
El El jue, 16 abr 2020 a las 9:05, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> escribió:
>
>
> Esango nuke aurreko mezuetan azaldu diren ordain gehienak objektiboki onak
> direla. Hiztunok subjektiboak gara, baina.
>
>
>
> Dirudienez, nekagarriegi, kilometrikoegi, aho-korapilatsuegi eta finegi
> egiten zaizkigu "pantaila-argazki" eta halako guztiak, batik bat
> gaztelaniazko "pantallazo" labur eta "kontundente"-aren alboan.
>
>
>
> Euskaraz, "kaptura" eta "pantailakada" iruditzen zaizkit alternatiba
> errealista bakarrak ("pantailazo" lehiakidea hor zehar badabilela begitik
> kendu barik).
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200416/1581e211/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago