[itzul] Pantallazo
agustin mendizabal
agusmendi a bildua hotmail.es
Ast, Api 16, 20:57:06, CEST 2020
Nik pantailakada edo pantaila-kolpe hautatuko nuke.
Austin
________________________________
Nork: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2020(e)ko apirilaren 16(a), osteguna 18:35
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Pantallazo
Nire ustez, Asierrek arrazoi du.
“Pantallazo” elokuenteagoa da “pantaila-argazki” baino, eta errealitate horri ezin dio ezikusia egin itzultzaile edo lexikografo batek (“telefonazo” eta “llamada de teléfono” maila berekoak ez diren bezala).
Tamalgarria da ikustea zeinen axola txikia erakusten duten lexikografoek elokuentziarekiko (eta horrekin eskutik helduta doan ekonomia linguistikoarekiko). Jendeak ez du “fracking” esaten esnobismoagatik edo ingelesarekiko morrontzagatik: “fracking” esaten du, dugu, “haustura hidraulikoa” kankailu galanta delako. Era berean, “pantailakada” elokuenteagoa da “pantaila-argazki” baino (...”argazkia” al da, benetan? tira, utz dezagun kontu hori).
Terminologoarentzat, baina, erosoagoa da definizio-kutsuko termino horiek ematea. Eta gero, erabilerako komeriak eta zamak, hiztunaren sorbalden gainera: “arrogación de atribuciones” Euskaltermen begiratzen duzu, eta “inoren eskudantziak nork bere buruarentzat hartze” ematen dizute (harrapazak!). “Agroalimentario”rako (ingelesezko “agrifood”) “nekazaritzako elikagaien” astun eta kankailua (aukerak ez ziren falta, ba: “elikanekazaritza”, “laborelikagai”, adibidez).
Baina ez bakarrik Euskalterm: hortxe dugu Fundeu, zeinak esaten baitigu gaztelaniaz “biopic” ezetz, hobe dagoela “película biográfica”. Eskerrak, ingelesezko amalgamatua aitorturik, horren parekotzat “biopeli” gutxienez eskaintzen duen (Euskaltermek, bide beretik, “film biografiko”, baina baita “biopic” ere).
Beraz, amaierako eskea lexikografoei: ez zaitezte mugatu “zuzena” den zerbait bere idorrean ematera. Beste hizkuntzekiko lehian irabazle suertatzeko modukoak diren hitzak, erabilerrazak, elokuenteak, erabaki itzazue euskararentzat eta euskaldunontzat, mesedez.
Xabier Aristegieta
El El jue, 16 abr 2020 a las 9:05, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus> escribió:
Esango nuke aurreko mezuetan azaldu diren ordain gehienak objektiboki onak direla. Hiztunok subjektiboak gara, baina.
Dirudienez, nekagarriegi, kilometrikoegi, aho-korapilatsuegi eta finegi egiten zaizkigu "pantaila-argazki" eta halako guztiak, batik bat gaztelaniazko "pantallazo" labur eta "kontundente"-aren alboan.
Euskaraz, "kaptura" eta "pantailakada" iruditzen zaizkit alternatiba errealista bakarrak ("pantailazo" lehiakidea hor zehar badabilela begitik kendu barik).
Asier Larrinaga Larrazabal
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200416/5711645f/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago