[itzul] Pantallazo

Dionisio Amundarain itsasondo9 a bildua gmail.com
Or, Api 17, 18:22:59, CEST 2020


Edurne

El vie., 17 abr. 2020 17:07, Edurne Alegria <edurne.alegria a bildua ozone.net>
escribió:

> Mila esker, Asier, zure erantzunagatik “berrogeialdia” dela eta.
>
> Bi irizpide azaldu dituzu “koarentena” erabiltzearen alde: bata, hainbat
> medikuk hitz hori erabiltzen dutela, alegia. Agian, ez dakitelako euskaraz
> “berrogeialdi” hitza dugunik, eta espainola jaun da jabe den arloan ez da
> harritzekoa hitz hori hobestea.
>
> Bestalde, Europako hizkuntzetan oso zabaldua den hitza dela diozu, baina,
> nire uste apalean, euskal ikus-entzuleari bost axola zaio txekieraz,
> danieraz edo hungarieraz hitz hori nola esaten den, alta, euskaraz entzutea
> mesedegarria zaio.
>
> Erran dezadan, bide batez, egunotan entzuten ari garen “koarentena”
> hitzarekin hamalau eguneko egonaldia adierazi nahi dutela eta ez
> berrogeikoa, euskara erraza eta ulergarrian: “hamalaualdia”.  Ez dakit
> “catorcena” eta “quatorzaine” baino “kontundenteagoa” eta “elokuenteagoa”
> den, baina zuzena eta zehatzagoa behintzat bai.
>
> Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu.
>
> Edurne
>
>
>
> Hizkuntza bat galdu egiten da
>
> nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
>
>
>
> *Hemendik:* LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus]
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala 09:45
> *Hona:* 'Bakartxo ARRIZABALAGA'; 'ItzuL'
> *Gaia:* Re: [itzul] Pantallazo
>
>
>
> EiTBn, "berrogeialdi" erabiltzen hasi ginen, baina hainbat medikuk esan
> ziguten eurek "koarentena" erabiltzen dutela, eta hori ere baliatzea
> erabaki genuen. Hori ere bai, alegia, "berrogeialdi" baztertu barik.
>
>
>
> Zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoan (
> https://zthiztegia.elhuyar.eus/), hautu bera egin dute.
>
>
>
> Oro har, Europako hizkuntzetan, zalantzabakoa da "koarentena", Europar
> Batasunaren terminologia bankuan (https://iate.europa.eu/home) kontsulta
> daitekeenez.
>
>
>
>
> Eskerrik asko, Edurne, bide emateagatik, zehaztasun bat adierazteko.
>


> Oso bitxia iruditzen zait "koarentena" erabiltzeko arrazoitzat sendagile
> batzuek erabiltzen dutelakoa.
>


> Sendagile askok, batzuek ez ezik, "bakuna" txertoa erabili ordez.
>


> Jo dezagun, sendagile horien izenean, bakuna erabiltzera!!!
>


> Bestalde, esango nuke, Ipar Euskal Herrian, besteak beste, errazago
> salduko dugula
>
berrogeialdia koarentena baino.
Horrenbestez, "koarentena" sendagile batzuk horientzat utzirik.
berrogeialdia hobestea hobetsiko nuke. DIONISIO AMUNDARAIN

>
>
>
> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>
> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200417/366cc1ea/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 26908 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200417/366cc1ea/attachment-0001.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200417/366cc1ea/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago