[itzul] Pantallazo
Juan Luis Zabala
jaulis62 a bildua gmail.com
Or, Api 17, 10:08:20, CEST 2020
Kaixo, Asier:
Plaza honetan agertzen zarela eta parte hartzen duzula ikusita, lehenik eta
behin, esango dizut esker ona agertu nahi diodala Euskadi Irratiari, ahozko
euskara batuaren erabileran eredugarria iruditzen zaidalako, eta,
zoritxarrez, oso eredu on gutxi dauzkagulako, are guxtiago EITBk euskarazko
bikoizketa murriztea erabaki zuenez geroztik (hau da, oso aspalditik).
Lehen ere idatzia naiz horretaz: nire ustez, bikoizketa, gaur eta hemen,
hizkera politikoan esateko, "estrategikoa" da euskararen erabilera
sustatzeko.
Hori esanik, ez dakit hau den kanalik zuzenena honetarako, baina Euskadi
Irratian aspaldidanik asko zabaltzen ari den "birus" bati buruz galdetu
nahi dizut: "baino"-ren ordez "baina" erabiltzearena:
"Gaur atzo *baina* eguraldi hobea daukagu".
Ulergarria egiten zait "baina"-ren ordez "baino" erabiltzea, hala esaten
delako Gipuzkoako hainbat ingurutan behintzat (Azkoitian, berriz, "baine"
esaten da).
Baina "baino"-ren ordez "baina" erabiltzeak ez du inolako oinariririk, eta
Euskadi Irratian oso joera zabaldua da aspalditik, oso aspalditik.
EITBn, nire ustez, ondo bereizi beharko lirateke beti "baino" eta "baina".
Eta esatari batzuek, antza denez, gauza bera direla uste dute.
Horretaz ohartuak zarete? Neurririk hartu duzue edo hartzeko asmorik
baduzue?
Beste kontu txiki batek ere aztoratu izan nau eguneroko entzule moduan:
zergatik esaten dute esatari gehienek (baita azpeitiarrek ere) "Azpeitiako"
(oker) "Azpeitiko" esan ordez?
Bi xehetasun txiki dira, eta ez dira nahikoa, ezta hurrik eman ere, Euskadi
Irratiak egiten duen lana gutxiesteko, gaitzesteko edo zalantzan jartzeko,
baina, esan bezala, entzule moduan ezinegona eragiten didate noizbehinka
eta horregatik erabaki dut plaza hau baliatzea zuri komentatzeko.
El vie., 17 de abr. de 2020 a la(s) 09:44, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
(larrinaga_asier a bildua eitb.eus) escribió:
> EiTBn, "berrogeialdi" erabiltzen hasi ginen, baina hainbat medikuk esan
> ziguten eurek "koarentena" erabiltzen dutela, eta hori ere baliatzea
> erabaki genuen. Hori ere bai, alegia, "berrogeialdi" baztertu barik.
>
>
>
> Zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoan (
> https://zthiztegia.elhuyar.eus/), hautu bera egin dute.
>
>
>
> Oro har, Europako hizkuntzetan, zalantzabakoa da "koarentena", Europar
> Batasunaren terminologia bankuan (https://iate.europa.eu/home) kontsulta
> daitekeenez.
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200417/7af9bc87/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 26908 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200417/7af9bc87/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago