[itzul] baino / baina (lehen "Pantallazo")

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Or, Api 17, 12:01:22, CEST 2020



Non edo non esan nahi nuen, eta Juan Luisek aukera eskaintzen dit hemen esan dezadan.



Bikoizketa, "Troiako zaldi" bat da gaztelaniarentzat. Besteak beste, honelako erabilerak zabaldu ditu:



-"Nunca" iraganaldia ukatzeko (ingeleseko "never"-ren kalkoa).



-Orainaldi burutuaren desagerpena (ingelesaren "tense"-ak kalkatuta). Pantailako pertsonaiek galiziarrak edo astur-leondarrak ematen dute.



-Bihurkarien suntsipena: "lava tus manos frecuentemente" (ingeleseko "wash your hands" esaldiari jarraituta).



-Subjuntiboa gero eta arrisku handiagoan (ingelesez ez baitago).



e. a.



Eta hori dena bikoizketatik, esatari eta hizkuntza-erabiltzaile arrunten hizketara ez ezik, kaleko jende arruntaren hizketara ere igaro da.



Euskarazko bikoizketaz, luze mintza gaitezke, baina gauza labur bat baino ez dut esango: mila bider itzulpen txukunagoak egiten direla gaur egun gaztelaniaz egiten direnak baino.





Asier Larrinaga Larrazabal

        [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>       [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200417/4a070a51/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago