[itzul] baino / baina (lehen "Pantallazo")
Juan Luis Zabala
jaulis62 a bildua gmail.com
Or, Api 17, 12:39:11, CEST 2020
Nik ere gauza bat baino ez dut esango (bueno, igual gero luzatu egingo
naiz): itzulpen txukunagoak egingo dira euskaraz erdaraz baino, ez dakit,
ezin dut hori eztabaidatu, baina, nire kalkuluen arabera (populazioaren
%00001en datuak aintzat hartuta, aitor dezadan apaltasunaez, Iñigo Astizen
poema bat gogoan), gaur eta hemen batez beste 1,5 ordu ematen dugu Hego
Euskal Herriko biztanleok telebistan edo ordenagailuan fikzioa ikusten
(esan ematen dugun denboraren %10etik gertu, eta horren %95etik gora
gaztelaniazkoa da; erdia baino gehiago, gaztelaniara azpititulatua; eta
euskarazkoa edo euskarara azpitutulatu edo azpidatzitakoa %0,01era nekez
irtsiko da. Nahiko nuke nik horrelako Troiako zaldi bat euskararentzat,
dedio! Proba egingo nuke bederen, eta ez dit balio egindako probek huts
egin dutela esateak: euskaldun belaunaldi oso baten euskarari egin dio
ekarpen handia Dragoi Bolak.
El vie., 17 de abr. de 2020 a la(s) 12:12, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
(larrinaga_asier a bildua eitb.eus) escribió:
>
>
> Non edo non esan nahi nuen, eta Juan Luisek aukera eskaintzen dit hemen
> esan dezadan.
>
>
>
> Bikoizketa, "Troiako zaldi" bat da gaztelaniarentzat. Besteak beste,
> honelako erabilerak zabaldu ditu:
>
>
>
> -"Nunca" iraganaldia ukatzeko (ingeleseko "never"-ren kalkoa).
>
>
>
> -Orainaldi burutuaren desagerpena (ingelesaren "tense"-ak kalkatuta).
> Pantailako pertsonaiek galiziarrak edo astur-leondarrak ematen dute.
>
>
>
> -Bihurkarien suntsipena: "lava tus manos frecuentemente" (ingeleseko "wash
> your hands" esaldiari jarraituta).
>
>
>
> -Subjuntiboa gero eta arrisku handiagoan (ingelesez ez baitago).
>
>
>
> e. a.
>
>
>
> Eta hori dena bikoizketatik, esatari eta hizkuntza-erabiltzaile arrunten
> hizketara ez ezik, kaleko jende arruntaren hizketara ere igaro da.
>
>
>
> Euskarazko bikoizketaz, luze mintza gaitezke, baina gauza labur bat baino
> ez dut esango: mila bider itzulpen txukunagoak egiten direla gaur egun
> gaztelaniaz egiten direnak baino.
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200417/455215af/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago