[itzul] baino / baina (lehen "Pantallazo")
Juan Luis Zabala
jaulis62 a bildua gmail.com
Or, Api 17, 13:17:01, CEST 2020
*(esna ematen dugun denboraren %10etik gertu)
El vie., 17 de abr. de 2020 a la(s) 12:39, Juan Luis Zabala (
jaulis62 a bildua gmail.com) escribió:
> Nik ere gauza bat baino ez dut esango (bueno, igual gero luzatu egingo
> naiz): itzulpen txukunagoak egingo dira euskaraz erdaraz baino, ez dakit,
> ezin dut hori eztabaidatu, baina, nire kalkuluen arabera (populazioaren
> %00001en datuak aintzat hartuta, aitor dezadan apaltasunaez, Iñigo Astizen
> poema bat gogoan), gaur eta hemen batez beste 1,5 ordu ematen dugu Hego
> Euskal Herriko biztanleok telebistan edo ordenagailuan fikzioa ikusten
> (esan ematen dugun denboraren %10etik gertu, eta horren %95etik gora
> gaztelaniazkoa da; erdia baino gehiago, gaztelaniara azpititulatua; eta
> euskarazkoa edo euskarara azpitutulatu edo azpidatzitakoa %0,01era nekez
> irtsiko da. Nahiko nuke nik horrelako Troiako zaldi bat euskararentzat,
> dedio! Proba egingo nuke bederen, eta ez dit balio egindako probek huts
> egin dutela esateak: euskaldun belaunaldi oso baten euskarari egin dio
> ekarpen handia Dragoi Bolak.
>
> El vie., 17 de abr. de 2020 a la(s) 12:12, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
> (larrinaga_asier a bildua eitb.eus) escribió:
>
>>
>>
>> Non edo non esan nahi nuen, eta Juan Luisek aukera eskaintzen dit hemen
>> esan dezadan.
>>
>>
>>
>> Bikoizketa, "Troiako zaldi" bat da gaztelaniarentzat. Besteak beste,
>> honelako erabilerak zabaldu ditu:
>>
>>
>>
>> -"Nunca" iraganaldia ukatzeko (ingeleseko "never"-ren kalkoa).
>>
>>
>>
>> -Orainaldi burutuaren desagerpena (ingelesaren "tense"-ak kalkatuta).
>> Pantailako pertsonaiek galiziarrak edo astur-leondarrak ematen dute.
>>
>>
>>
>> -Bihurkarien suntsipena: "lava tus manos frecuentemente" (ingeleseko
>> "wash your hands" esaldiari jarraituta).
>>
>>
>>
>> -Subjuntiboa gero eta arrisku handiagoan (ingelesez ez baitago).
>>
>>
>>
>> e. a.
>>
>>
>>
>> Eta hori dena bikoizketatik, esatari eta hizkuntza-erabiltzaile arrunten
>> hizketara ez ezik, kaleko jende arruntaren hizketara ere igaro da.
>>
>>
>>
>> Euskarazko bikoizketaz, luze mintza gaitezke, baina gauza labur bat baino
>> ez dut esango: mila bider itzulpen txukunagoak egiten direla gaur egun
>> gaztelaniaz egiten direnak baino.
>>
>>
>>
>>
>>
>> Asier Larrinaga Larrazabal
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200417/33865042/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago