[itzul] Pantallazo
Edurne Alegria
edurne.alegria a bildua ozone.net
Or, Api 17, 17:07:24, CEST 2020
Mila esker, Asier, zure erantzunagatik “berrogeialdia” dela eta.
Bi irizpide azaldu dituzu “koarentena” erabiltzearen alde: bata, hainbat medikuk hitz hori erabiltzen dutela, alegia. Agian, ez dakitelako euskaraz “berrogeialdi” hitza dugunik, eta espainola jaun da jabe den arloan ez da harritzekoa hitz hori hobestea.
Bestalde, Europako hizkuntzetan oso zabaldua den hitza dela diozu, baina, nire uste apalean, euskal ikus-entzuleari bost axola zaio txekieraz, danieraz edo hungarieraz hitz hori nola esaten den, alta, euskaraz entzutea mesedegarria zaio.
Erran dezadan, bide batez, egunotan entzuten ari garen “koarentena” hitzarekin hamalau eguneko egonaldia adierazi nahi dutela eta ez berrogeikoa, euskara erraza eta ulergarrian: “hamalaualdia”. Ez dakit “catorcena” eta “quatorzaine” baino “kontundenteagoa” eta “elokuenteagoa” den, baina zuzena eta zehatzagoa behintzat bai.
Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu.
Edurne
Hizkuntza bat galdu egiten da
nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
Hemendik: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus]
Bidaltze-data: 2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala 09:45
Hona: 'Bakartxo ARRIZABALAGA'; 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] Pantallazo
EiTBn, "berrogeialdi" erabiltzen hasi ginen, baina hainbat medikuk esan ziguten eurek "koarentena" erabiltzen dutela, eta hori ere baliatzea erabaki genuen. Hori ere bai, alegia, "berrogeialdi" baztertu barik.
Zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoan (https://zthiztegia.elhuyar.eus/), hautu bera egin dute.
Oro har, Europako hizkuntzetan, zalantzabakoa da "koarentena", Europar Batasunaren terminologia bankuan (https://iate.europa.eu/home) kontsulta daitekeenez.
Asier Larrinaga Larrazabal
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200417/d5368ca1/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 26908 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200417/d5368ca1/attachment-0001.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200417/d5368ca1/attachment-0001.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago