[itzul] baino / baina (lehen "Pantallazo")

Jose Agustin Arrieta jaarrieta2 a bildua gmail.com
Lar, Api 18, 11:27:03, CEST 2020


Egun on, lankideok: Juan Luis Zabalarekin erabat ados nago. Niri ere
izugarrizko hondamendia iruditzen zait aspaldi handi
honetan bikoizketarekin  - bikoizketa ezarekin - gertatu dena. Gure
belaunaldikoon seme-alabak "Sandy Belly" eta "Arturo
Errege"ri esker jabetu ziren (inkontzienteki jabetu ere, hots, modurik
eraginkorrenean) euskara hizkuntza "todoterreno"-
"noranahiko" bat zela, ez ikastola-eskolakoa eta, gehienez ere, kasu
batzuetan, etxekoa soilik. Helduok ere izan genuen,
urte-errazkada labur batez, halako lilurakeria-ispilukeria bat ("espejismo"
esan nahi dut) gure euskara "goren gradora" igan
eta egon ahal izanen "zatekeiela" engoiti. Adibidez, Lubitschen "To be or
not to be" "Izan ala ez izan"eraturik ikusi ahal izan
genuenean, edo "Nor da Virginia Woolf-en beldur?" (nor zen zuzendaria? eta
jatorrizko izenburua?, ez naiz gogoratzen).
Baina espejismoa izan zen, nolanahi ere. Azkenean, memelokeria handi baten
azpian zegoen mentalitatearen araberako
erabaki politikoa nagusitu zen. Zein memelokeria? Bada, zera, honako hauxe,
gogoan dukezue: "Mississipiko beltzak eta...
euskaraz?" . Mississipin, espainolez mintzo baita jendea, denok dakigunez.
Jarrai dezagun, beraz, "La noche de"n, pelikula
glamourosoenak beren jatorrizko bertsio espainolizatuan (faltaría más)
ikusten. Netflix eta abar horiek ez ditut ezagutzen
(dinosauro zaharra naiz), baina, oso oker ez banago, hor ezer euskaraz
entzun-ikusteko aukera hutsaren hurrengoa omen, ezta?

Agur t´erdi, lagunok.

J.A.Arrieta Ugartetxea.


Hau idatzi du Juan Luis Zabala (jaulis62 a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020
api. 17, or. (22:14)):

> *(esna ematen dugun denboraren %10etik gertu)
>
> El vie., 17 de abr. de 2020 a la(s) 12:39, Juan Luis Zabala (
> jaulis62 a bildua gmail.com) escribió:
>
>> Nik ere gauza bat baino ez dut esango (bueno, igual gero luzatu egingo
>> naiz): itzulpen txukunagoak egingo dira euskaraz erdaraz baino, ez dakit,
>> ezin dut hori eztabaidatu, baina, nire kalkuluen arabera (populazioaren
>> %00001en datuak aintzat hartuta, aitor dezadan apaltasunaez, Iñigo Astizen
>> poema bat gogoan), gaur eta hemen batez beste 1,5 ordu ematen dugu Hego
>> Euskal Herriko biztanleok telebistan edo ordenagailuan fikzioa ikusten
>> (esan ematen dugun denboraren %10etik gertu, eta horren %95etik gora
>> gaztelaniazkoa da; erdia baino gehiago, gaztelaniara azpititulatua; eta
>> euskarazkoa edo euskarara azpitutulatu edo azpidatzitakoa %0,01era nekez
>> irtsiko da. Nahiko nuke nik horrelako Troiako zaldi bat euskararentzat,
>> dedio! Proba egingo nuke bederen, eta ez dit balio egindako probek huts
>> egin dutela esateak: euskaldun belaunaldi oso baten euskarari egin dio
>> ekarpen handia Dragoi Bolak.
>>
>> El vie., 17 de abr. de 2020 a la(s) 12:12, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
>> (larrinaga_asier a bildua eitb.eus) escribió:
>>
>>>
>>>
>>> Non edo non esan nahi nuen, eta Juan Luisek aukera eskaintzen dit hemen
>>> esan dezadan.
>>>
>>>
>>>
>>> Bikoizketa, "Troiako zaldi" bat da gaztelaniarentzat. Besteak beste,
>>> honelako erabilerak zabaldu ditu:
>>>
>>>
>>>
>>> -"Nunca" iraganaldia ukatzeko (ingeleseko "never"-ren kalkoa).
>>>
>>>
>>>
>>> -Orainaldi burutuaren desagerpena (ingelesaren "tense"-ak kalkatuta).
>>> Pantailako pertsonaiek galiziarrak edo astur-leondarrak ematen dute.
>>>
>>>
>>>
>>> -Bihurkarien suntsipena: "lava tus manos frecuentemente" (ingeleseko
>>> "wash your hands" esaldiari jarraituta).
>>>
>>>
>>>
>>> -Subjuntiboa gero eta arrisku handiagoan (ingelesez ez baitago).
>>>
>>>
>>>
>>> e. a.
>>>
>>>
>>>
>>> Eta hori dena bikoizketatik, esatari eta hizkuntza-erabiltzaile arrunten
>>> hizketara ez ezik, kaleko jende arruntaren hizketara ere igaro da.
>>>
>>>
>>>
>>> Euskarazko bikoizketaz, luze mintza gaitezke, baina gauza labur bat
>>> baino ez dut esango: mila bider itzulpen txukunagoak egiten direla gaur
>>> egun gaztelaniaz egiten direnak baino.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200418/f86b1bdd/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago