[itzul] ER: desescalada

EGIA GOIENETXEA, Gotzon gegia a bildua gipuzkoa.eus
Ast, Api 30, 15:41:01, CEST 2020


Kazetaritzan eta hizkera politikoan gailentzen ari bada ere, zalantzaz beterik ikusten dut  desescalada hori.


RAEren hiztegiak ez du, oraingoz, hitza jasotzen. Badakit hori ez dela eragozpen, baina uste dut des- horri arrastoren bat bilatzeko escalada hitzetik abiatu behar dugula. Jatorrizko adierak (subir por una pendiente o a una gran altura) albo batera utzita, definizio hau ematen du RAEk:

3. f. Aumento rápido y por lo general alarmante de algo, como los precios, los actos delictivos, los gastos, los armamentos, etc.

Desescalada baldin bada escalada hitzaren aurkakoa edo antonimoa, koronabirusaren kutsatzeaz edo COViD-19aren hedatzeaz ariko bagina, ulergarria izango litzateke escalada bat izan zela esatea, eta, gero, desescalada bat.


Aldiz, uste dut COVID-19ak eragin duen konfinamenduari ez geniokeela aplikatu behar, ez bata, ez bestea, konfinamendu neurriak ez baitaitezke escaladatzat hartu.


Uste dut konfinamendutik era mailakatuan aterako garela, hasierako arintze edo malgutze neurrien ostean. Hau da, benetako deskonfinamendu bat gertatuko da, azkenerako, ez deseskalatze bat.


Frantsesez, bestalde, désescalade hitzak badu gaztelaniazkoaren pareko adierarik, Larousse-ren arabera:

Diminution progressive de la menace et de la tension qui résultent d'un processus d'escalade militaire, sociale.
Diminution progressive du niveau élevé atteint par quelque chose : Désescalade des prix.
Aldiz, osasun larrialdian hartu diren neurrien arintzea aipatzeko ez da hitz hori erabiltzen, baizik, aho batez esango nuke, déconfinement.


--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W


        [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200430/feed975e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago