[itzul] cuaderno de agravios / reparaciones

Iņaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Ast, Abe 3, 17:10:04, CET 2020


Euskara egun on!

Aspalditik dator gauza: XVI. mendeko Nafarroako Erresumako Gorteetan /
Estatuetan legeak sortzeko balio zuten kontzeptuak ziren horiek.
Lehendabizikoa dudan nabil "arranguren/kexuen koadernoa/kahiera" itzuli,

"reparaciones"i buruz, memoria eta biktima gaietan, asko erabili da
zuzenean gaztelaniatik "erreparazio". Nafarroako Gorteen kasuan, gauzak
bere onera edo lehengora ekartzea da. Balio dezake? Onena izango litzateke
historian geratu diren euskarazko testigantzak berreskuratzea...

Nola itzuli? Kontzeptu horien azalpen luzeagoa, Auņamendin
<http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/cuadernos-de-agravios/ar-27097/>.

Iņaki Lopez de Luzuriaga
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201203/542777cc/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago