[itzul] cuaderno de agravios / reparaciones

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ast, Abe 3, 17:32:58, CET 2020


Uste dut *"kexuen kaiera"* aski erabilia izan dela, Iparraldeko testuetan,
behinik behin.

Eta gure wikipedia, sarrera honetan, *kexuen kaiera *dator

https://eu.wikipedia.org/wiki/Foruen_amaiera_Ipar_Euskal_Herrian

Elhuyarren, bestalde, hau:

eu > fr

   -

   1  *iz.* *plainte* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/kexa#>,
   *réclamation* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/kexa#>

   *kexa ofiziala*: plainte officielle

   *kexa-liburua: livre de réclamations*
   -

   2  *iz.* *angoisse* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/kexa#>,
   *inquiétude* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/kexa#>
   -

   3  *iz.* *empressement <https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/kexa#>*


Eta, "*erreparazio*" kontzeptuaren baliokide dator, Juan Mateo Zabalaren
sermoietan (XVIII. mendeko bilbotarra zen), niri oso egokia iruditzu
zitzaidan bat: "*kaltea osatzea*", eta, beraz, hortik, *kalte osatze* eta
abar erator litezke. Kalteak edo makurrak edo bidegabeak osatzea, egokia
iruditzen zait esapidea.



*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
erabiltzaileak (2020 abe. 3, og. (17:10)):

> Euskara egun on!
>
> Aspalditik dator gauza: XVI. mendeko Nafarroako Erresumako Gorteetan /
> Estatuetan legeak sortzeko balio zuten kontzeptuak ziren horiek.
> Lehendabizikoa dudan nabil "arranguren/kexuen koadernoa/kahiera" itzuli,
>
> "reparaciones"i buruz, memoria eta biktima gaietan, asko erabili da
> zuzenean gaztelaniatik "erreparazio". Nafarroako Gorteen kasuan, gauzak
> bere onera edo lehengora ekartzea da. Balio dezake? Onena izango litzateke
> historian geratu diren euskarazko testigantzak berreskuratzea...
>
> Nola itzuli? Kontzeptu horien azalpen luzeagoa, Auñamendin
> <http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/cuadernos-de-agravios/ar-27097/>.
>
>
> Iñaki Lopez de Luzuriaga
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201203/c952799d/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago