[itzul] cuaderno de agravios / reparaciones
Iñaki Lopez de Luzuriaga
inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Ast, Abe 3, 23:42:32, CET 2020
Eskerrik asko Oskar, badakit zerbait artikulu horren gainean, ni wikilaria
izanik ;) "Reparación" horri buruz, egokia dirudi zure proposamena, baina
ez ote duen esanahia gehiegi iluntzen, "osatzen" gauza askotarako
erabiltzen baita. Ea beste inork zerbait dioen
Iñaki
On Thu, 3 Dec 2020 at 18:34, oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> wrote:
> Uste dut *"kexuen kaiera"* aski erabilia izan dela, Iparraldeko
> testuetan, behinik behin.
>
> Eta gure wikipedia, sarrera honetan, *kexuen kaiera *dator
>
> https://eu.wikipedia.org/wiki/Foruen_amaiera_Ipar_Euskal_Herrian
>
> Elhuyarren, bestalde, hau:
>
> eu > fr
>
> -
>
> 1 *iz.* *plainte* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/kexa#>,
> *réclamation* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/kexa#>
>
> *kexa ofiziala*: plainte officielle
>
> *kexa-liburua: livre de réclamations*
> -
>
> 2 *iz.* *angoisse* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/kexa#>,
> *inquiétude* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/kexa#>
> -
>
> 3 *iz.* *empressement <https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/kexa#>*
>
>
> Eta, "*erreparazio*" kontzeptuaren baliokide dator, Juan Mateo Zabalaren
> sermoietan (XVIII. mendeko bilbotarra zen), niri oso egokia iruditzu
> zitzaidan bat: "*kaltea osatzea*", eta, beraz, hortik, *kalte osatze* eta
> abar erator litezke. Kalteak edo makurrak edo bidegabeak osatzea, egokia
> iruditzen zait esapidea.
>
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
>
> Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2020 abe. 3, og. (17:10)):
>
>> Euskara egun on!
>>
>> Aspalditik dator gauza: XVI. mendeko Nafarroako Erresumako Gorteetan /
>> Estatuetan legeak sortzeko balio zuten kontzeptuak ziren horiek.
>> Lehendabizikoa dudan nabil "arranguren/kexuen koadernoa/kahiera" itzuli,
>>
>> "reparaciones"i buruz, memoria eta biktima gaietan, asko erabili da
>> zuzenean gaztelaniatik "erreparazio". Nafarroako Gorteen kasuan, gauzak
>> bere onera edo lehengora ekartzea da. Balio dezake? Onena izango litzateke
>> historian geratu diren euskarazko testigantzak berreskuratzea...
>>
>> Nola itzuli? Kontzeptu horien azalpen luzeagoa, Auñamendin
>> <http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/cuadernos-de-agravios/ar-27097/>.
>>
>>
>> Iñaki Lopez de Luzuriaga
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201203/51a293d1/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago