[itzul] "Esne-kopurua"?
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Abe 10, 14:11:02, CET 2020
Ez al luke "esne-kantitatea" izan beharko?
Alegia, "kopuru" izen zenbakarri nahiz zenbakaitzekin joan al daiteke?
Nik esango nuen zenbakarriekin bakarrik erabil zitekeela (hots,
"sagar-kopurua" bai, baina "fruta-kopurua ez", baizik eta
"fruta-kantitatea"). Nahiz eta badirudien Euskaltzaindiaren Hiztegiak bi
aukerak ematen dituela (kopurua: *multzo bat zehazten duten unitateen
zenbatekoa; materia zati bat zehazten duen neurria* dio, neuk
azpimarratua), kontua da gero eskaintzen dituen adibide guztiak izen
zenbakarrienak direla, "diru-kopuru" izan ezik. Elhuyarrek "jende-kopuru"
ere ematen du. Esango nuke azken bi adibide horietan "kopuru"ren erabilerak
zerikusia duela izen zenbakaitzen atzean dauden izen zenbakarriak –euroak,
pertsonak– bistaratzearekin. Orotarikoan, ez dut [izen zenbakaitz]+kopuru
ereduaren adibide argi bakar bat topatu, oker ez banago.
Hori horrela, zer deritzozue gai honi?
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201210/a366ec06/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago