[itzul] "Esne-kopurua"?
Ibai Sarasua García
isarasuagarcia a bildua gmail.com
Ast, Abe 10, 14:14:35, CET 2020
Kaixo, Xabier:
Euskara Batuaren Eskuliburuak badakar argibideren bat horren inguruan:
Euskaltzaindiak ez du horretaz araurik eman, baina testu espezializatuetan
> bereizketa nahiko sistematikoa egiten da: “kantitate jarraituak” eta
> “kantitate diskretuak” daude. Magnitude *zenbakaitzak* (kantitate
> jarraituak) neurtu egin daitezke, baina ezin dira zenbatu; eta neurketaren
> emaitza *kantitatea* da. Hori gertatzen da gai, material eta gisakoekin: ardo-kantitatea
> (*ardo-kopurua), oxigeno-kantitatea (*oxigeno-kopurua), argi-kantitatea (
> *argi-kopurua)...
>
> Dena dela, *ardo-kopurua* egokia da baldin eta *ardo* hitzaren bidez *baso
> bat ardo*, *baxoerdi* adierazi nahi bada, orduan zenbakarria baita. Era
> berean, *argi-kopurua* egokia da baldin eta *argi* hitzaren bidez
> *argi-puntu* edo *lanpara* adierazi nahi bada, orduan zenbakarria baita.
>
>
>
> Magnitude *zenbakarriak* (kantitate diskretuak), berriz, zenbatu egiten
> dira (*bi*, *bost*, *hainbat*...) baina ez dira neurtzen, eta
> zenbaketaren emaitza *kopurua* da. Okerren kopurua, sagarren kopurua,
> bidaide-kopurua, letren kopurua... *(→ izen zenbakarriak / izen
> zenbakaitzak
> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/ebe/?view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&id=875>)*
>
Zuk diozunaren bidetik jotzen du horrek ere.
Ondo segi,
*Ibai Sarasua Garcia*
Itzultzailea
ES/EU/EN/DE/FR > EU/ES
Interpretea
ES/EU > EU/ES
isarasuagarcia a bildua gmail.com
(+34) 697201229
<https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
Libre
de virus. www.avast.com
<https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
<#DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2020 abe. 10, og. (14:11)):
> Ez al luke "esne-kantitatea" izan beharko?
>
> Alegia, "kopuru" izen zenbakarri nahiz zenbakaitzekin joan al daiteke?
>
> Nik esango nuen zenbakarriekin bakarrik erabil zitekeela (hots,
> "sagar-kopurua" bai, baina "fruta-kopurua ez", baizik eta
> "fruta-kantitatea"). Nahiz eta badirudien Euskaltzaindiaren Hiztegiak bi
> aukerak ematen dituela (kopurua: *multzo bat zehazten duten unitateen
> zenbatekoa; materia zati bat zehazten duen neurria* dio, neuk
> azpimarratua), kontua da gero eskaintzen dituen adibide guztiak izen
> zenbakarrienak direla, "diru-kopuru" izan ezik. Elhuyarrek "jende-kopuru"
> ere ematen du. Esango nuke azken bi adibide horietan "kopuru"ren erabilerak
> zerikusia duela izen zenbakaitzen atzean dauden izen zenbakarriak –euroak,
> pertsonak– bistaratzearekin. Orotarikoan, ez dut [izen zenbakaitz]+kopuru
> ereduaren adibide argi bakar bat topatu, oker ez banago.
>
> Hori horrela, zer deritzozue gai honi?
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201210/ab01778e/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago