[itzul] "Esne-kopurua"?

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Abe 10, 14:25:08, CET 2020


Izan ere!

Esker mila, Ibai!

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Ibai Sarasua García (isarasuagarcia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2020 abe. 10, og. (14:14)):

> Kaixo, Xabier:
>
> Euskara Batuaren Eskuliburuak badakar argibideren bat horren inguruan:
>
> Euskaltzaindiak ez du horretaz araurik eman, baina testu espezializatuetan
>> bereizketa nahiko sistematikoa egiten da: “kantitate jarraituak” eta
>> “kantitate diskretuak” daude. Magnitude *zenbakaitzak* (kantitate
>> jarraituak) neurtu egin daitezke, baina ezin dira zenbatu; eta neurketaren
>> emaitza *kantitatea* da. Hori gertatzen da gai, material eta gisakoekin: ardo-kantitatea
>> (*ardo-kopurua), oxigeno-kantitatea (*oxigeno-kopurua), argi-kantitatea (
>> *argi-kopurua)...
>>
>> Dena dela, *ardo-kopurua* egokia da baldin eta *ardo* hitzaren bidez *baso
>> bat ardo*, *baxoerdi* adierazi nahi bada, orduan zenbakarria baita. Era
>> berean, *argi-kopurua* egokia da baldin eta *argi* hitzaren bidez
>> *argi-puntu* edo *lanpara* adierazi nahi bada, orduan zenbakarria baita.
>>
>>
>>
>> Magnitude *zenbakarriak* (kantitate diskretuak), berriz, zenbatu egiten
>> dira (*bi*, *bost*, *hainbat*...) baina ez dira neurtzen, eta
>> zenbaketaren emaitza *kopurua* da. Okerren kopurua, sagarren kopurua,
>> bidaide-kopurua, letren kopurua... *(→ izen zenbakarriak / izen
>> zenbakaitzak
>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/ebe/?view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&id=875>)*
>>
>
> Zuk diozunaren bidetik jotzen du horrek ere.
>
> Ondo segi,
>
>
>
> *Ibai Sarasua Garcia*
> Itzultzailea
> ES/EU/EN/DE/FR > EU/ES
> Interpretea
> ES/EU > EU/ES
> isarasuagarcia a bildua gmail.com
> (+34) 697201229
>
>
>
>
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Libre
> de virus. www.avast.com
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> <#m_5820619752471235170_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2020 abe. 10, og. (14:11)):
>
>> Ez al luke "esne-kantitatea" izan beharko?
>>
>> Alegia, "kopuru" izen zenbakarri nahiz zenbakaitzekin joan al daiteke?
>>
>> Nik esango nuen zenbakarriekin bakarrik erabil zitekeela (hots,
>> "sagar-kopurua" bai, baina "fruta-kopurua ez", baizik eta
>> "fruta-kantitatea"). Nahiz eta badirudien Euskaltzaindiaren Hiztegiak bi
>> aukerak ematen dituela (kopurua: *multzo bat zehazten duten unitateen
>> zenbatekoa; materia zati bat zehazten duen neurria* dio, neuk
>> azpimarratua), kontua da gero eskaintzen dituen adibide guztiak izen
>> zenbakarrienak direla, "diru-kopuru" izan ezik. Elhuyarrek "jende-kopuru"
>> ere ematen du. Esango nuke azken bi adibide horietan "kopuru"ren erabilerak
>> zerikusia duela izen zenbakaitzen atzean dauden izen zenbakarriak –euroak,
>> pertsonak– bistaratzearekin. Orotarikoan, ez dut [izen zenbakaitz]+kopuru
>> ereduaren adibide argi bakar bat topatu, oker ez banago.
>>
>> Hori horrela, zer deritzozue gai honi?
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201210/db705311/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago