[itzul] Bilboko Zorrotza auzoa

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ast, Abe 10, 15:51:51, CET 2020


Kontu zaharrarekin nator, argibide berriak topatuta.

Zorrotza toponimoaz, "Bilbon hara-hona" liburu argitaratu berrian, Adolfo
Arejitaren artikulu batetik:

"*Gramatikaren aldetik, zorrotz adjektiboa dugu oinarrian, baina leku-izen
bihurtu den neurrian, izen kategoirako bihurtu da, zabala, sakona eta beste
batzuekin jazo izan den legez.*

*(...)*

"*Zorrotza mugatzaileduna izan da, aur egun BizkaiA den modu-moduan. Eta
leku-denbora kasuetan izen arrunten legera dekllinatzen izan da:
Zorrotzean, Zorrotzera, Zorrotzetik, Zorrotzeko. *

Ez dakit, ordea, zain egon beharko ote genukeen Euskaltzaindiaren
leku-izenen zerrenda batean agertu artean agertu artean, ...


*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2018 abe.
5, az. (15:41)):

> Argibide oso baliagarriak denak, eskerrik asko.
>
> Hau idatzi du godofredo a (texla39 a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2018 abe.
> 4, ar. (23:35)):
>
>> Erabileran, behintzat, ez dirudi "-a" hori artikulua denik, eta pentsa
>> genezake leku-izen hori ez datorrela "zorrotz" hitzetik, baizik eta "-tza"
>> atzizkiaz bukatzen den "zorro" multzo batetik (agian Ibaizabalen, tarte
>> hartan, "txurro", "txorro" edo "zorro" asko zegoelako, "los churros de
>> Zorroza", harri biribilak, alegia? Dena dela, ez da ahaztu behar goiko
>> aldean "zorrozgoiti" auzoa dagoela, abizena ere badena, "sorrosgoiti" edo
>> "sorroskoiti", eta ez "zorroTZAgoiti". "Tza" atzizkia balitz,
>> PagaTZAurtundua"n legez, ez al luke "tza" hori osorik gorde beharko?
>>
>> El mar., 4 dic. 2018 a las 15:22, oskar arana (<oskar.arana a bildua gmail.com>)
>> escribió:
>>
>>> Bilboko Zorrotza auzoaren kasuan, izenak -a hori artikulua du, ala
>>> itsatsia? Esan liteke Gasteizko "Mendizorrotza" eta abarren bidetik, -a
>>> artikula beharko lukeela, eta hartara "Mendizorrotzean", "Mendizorrotzetik"
>>> eta abarretan bezala, "Zorrotzean" eta "Zorrotzetik" beharko lukeela, baina
>>> ez dakit (Hala ez bada, haserretuko zaizkit bilbotarrak...)
>>>
>>> Baten batek badaki?
>>>
>>> --
>>> *Oskar Arana Ibabe*
>>>
>>
>
> --
> *Oskar Arana Ibabe*
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201210/4e3eb5f2/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago