[itzul] Arkitektura-hiztegiaz galdezka (a plomada, desplome)
Joxean Zapirain
joxean a bildua uzei.eus
Ast, Abe 17, 11:09:26, CET 2020
Egun on,
‘Hari batez eta haren muturrean lotzen den metalezko (berez berunezko) pieza batez osatutako tresna, zerbait zut jartzeko edo uraren sakontasuna neurtzeko erabiltzen dena' adierarekin Euskaltzaindiak araututako «plomu» eta «berun» formak proposatu ditugu Euskaltermen, ez «plomada». Gure ustez, gogoan hartzekoa da «plomada» ez erabiltzea gomendatzen duela berariaz Euskaltzaindiak.
Bestalde, «plomuan ezarri» ere arautu du Euskaltzaindiak, eta «berun» sarreran Berunean egindako horma adibidea eman du hiztegi arauemailean. Euskaltermen ere es a plomo / fr d'aplomb, à l'aplomb ordainentzat «plomuan» eta «berunean» proposatu ditugu.
Bide horretatik, termino-familia bereko ‘a desplome; fuera de plomo’ adierazteko «plomutik kanpo» proposatu dugu.
Erdal ‘desplome’ adierazteko, berriz, «plomu-galtze» eta Eraikingintzaren Kode Teknikotik jasotako «okerdura» (ez «oker») proposatu ditugu aurten landu dugun Arkitektura Hiztegian. Bide batez, Euskaltermen integratuta dagoen hiztegi hori Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasleen, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren lankidetzarekin prestatu dugu.
__________________
Joxean Zapirain
UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa
Terminologia Saila
Aldapeta, 20
E-20009 DONOSTIA
Tel: +34 943473377
<http://www.uzei.eus/> www.uzei.eus
<http://www.uzei.eus/>
__________________
:: Mezu hau konfidentziala da. Mezuaren edukia legeak babesten du. Zu ez bazara mezuaren hartzailea, legeak debekatu egiten du mezuaren edukia edozein xedetarako erabiltzea, zabaltzea edo kopiatzea, horretarako baimenik izan gabe. Jakinaraz iezaiozu berehala UZEIri eta ezaba ezazu mezua.
:: Gure arteko harremana kudeatzeko zure helbide elektronikoa eta bestelako datu pertsonalak erabili behar ditugu. Erabilera hori onesteko, mesedez, <https://goo.gl/forms/i7zQyXLiFTDzsTDh2> sakatu hemen. Eskerrik asko!
:: UZEI. Aldapeta, 20. 20009 Donostia. <mailto:uzei a bildua uzei.eus> uzei a bildua uzei.eus
Hemendik: unaibrea=hotmail.com a bildua mgeu.postaria.com <unaibrea=hotmail.com a bildua mgeu.postaria.com> Honen izenean: Unai Brea
Bidaltze-data: 2020(e)ko abendua 16, asteazkena 10:29
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Arkitektura-hiztegiaz galdezka (a plomada, desplome)
Eskerrik asko denei!
Enviado desde mi iPhone
El 16 dic 2020, a las 10:10, Pello Goikoetxea <Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus <mailto:Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus> > escribió:
'a plomada' esateko 'plomadan egon' esaten dugu guk (hori plomadan dago, hori ez dago plomadan). Paretak, markoak eta abar, plomadan egotea, jartzea, plomada galtzea.
Eta 'desplome' esateko, berriz, desplomean egon, plomadan ez egon... Pareta hori ez dago plomadan; pareta horrek desplomea dauka.
Euskaltermek 'plomu' eta 'oker' dakartza, plomo eta desplome esateko. Nik uste dut 'oker' ez dela zehatza desplome esateko.
Pello Goikoetxea
<mime-attachment.jpg>
<mime-attachment.jpg>
943483472
pello_goikoetxea a bildua donostia.eus <mailto:pello_goikoetxea a bildua donostia.eus> - <http://www.donostia.eus/> www.donostia.eus
Nork: "bounce+cb54ac.8c19-Pello_Goikoetxea=donostia.org a bildua mgeu.postaria.com <mailto:bounce+cb54ac.8c19-Pello_Goikoetxea=donostia.org a bildua mgeu.postaria.com> " <bounce+cb54ac.8c19-Pello_Goikoetxea=donostia.org a bildua mgeu.postaria.com <mailto:bounce+cb54ac.8c19-Pello_Goikoetxea=donostia.org a bildua mgeu.postaria.com> >
Nori: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com> >
cc: "Iñaki Arrieta - BiTEZ" <itzul a bildua bitez.com <mailto:itzul a bildua bitez.com> >
Data: 15/12/2020 17:44
Gaia: Re: [itzul] Arkitektura-hiztegiaz galdezka
Bidaltzailea: itzul=postaria.com a bildua mgeu.postaria.com <mailto:itzul=postaria.com a bildua mgeu.postaria.com>
_____
Testuingururik gabe arriskua hartzea izan daiteke, baina... ea balio dizun.
-Arriostrar en cabeza
hormaburua txarrantxatu
txarrantxak hormaburuan ezarri
-Desplome elevado
okerdura handia
Oharra: "elevado" horren adiera nekez izan daiteke "garai" edo "goratu".
_______________________________________
Iñaki Bitezekoa
El 11/12/2020 a las 14:26, Unai Brea escribió:
Kaixo denei,
itzultzen nabilen testu batek hainbat pasarte ditu arkitekturaz eta eraikuntzaz, eta gaztelaniazko hiztegietan ere agertzen ez zaizkidan kontzeptu batzuekin egin dut topo. Inork laguntzerik badu, eskertuko diot
-Arriostrar en cabeza: arriostrar bai (txarrantxatu dakar <http://www.ehu.eus/arkitekturahiztegia/> hemen), baina cabeza hori...
-Desplome elevado: Antzera. Desplome bai, baina elevado adjektiboak zer adierazten duen gaztelaniazko testuetan ere ezin aurkitu, ez behintzat interneten ohiko bilaketa eginez (Google, alegia).
--
Este correo electrónico ha sido comprobado en busca de virus por AVG.
http://www.avg.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201217/295fdbf0/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2635 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201217/295fdbf0/attachment-0001.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago