[itzul] Arkitektura-hiztegiaz galdezka (a plomada, desplome)
Pello Goikoetxea
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus
Or, Abe 18, 10:06:50, CET 2020
Eskerrik asko, Joxean, azalpen horiek denak emateagatik.
Hala ere, niri ez zait iruditzen 'okerdura’ oso egokia denik testuinguru
horretan. Nahasgarria iruditzen zait; bihurritua, kurbatua… edo horrelako
zerbait iradokitzen dit niri ‘okerdura’k. Litekeena da, ordea, pareta bat
zuzen egon (bizkarrik, triparik, okerrik edo horrelakorik gabe) eta erabat
zutik ez egotea, plomuan ez egotea, plomua galduta edo plomutik aterata
egotea.
Eta plomadan ez bada onartu behar ere, plomuan eta berunean onartuta
daudenez, zergatik ez onartu desplomuan edo desberunean?
Pareta honek desplome pixka bat dauka, desplome izugarria dauka, % 10eko
desplomea dauka eta horrelakoen ordaina emateko hobe iruditzen zait
desplomu, konparazio baterako. Edo, beste bide batetik ere jo daiteke
beste batzuetan; adibidez, pareta hau plomutik aterata dago, % 10.
Eta, azkenik -eta hau ere ez hartu gaizki-, igeltseroren baten lankidetza
ere eskatu hurrengo batean, aparejadoreak eta arkitektoak baino
lehenagotik aritzen dira haiek ofizioko kontuez euskaraz eta horrelako
termino batzuk bizi-bizi dauzkate oraindik eta.
Bizkor segi!
Pello Goikoetxea
943483472
pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus
Nork:
"bounce+8870bf.8c19-Pello_Goikoetxea=donostia.eus a bildua mgeu.postaria.com"
<bounce+8870bf.8c19-Pello_Goikoetxea=donostia.eus a bildua mgeu.postaria.com>
Nori: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Data: 17/12/2020 11:09
Gaia: Re: [itzul] Arkitektura-hiztegiaz galdezka (a plomada, desplome)
Bidaltzailea: joxean=uzei.eus a bildua mgeu.postaria.com
Egun on,
‘Hari batez eta haren muturrean lotzen den metalezko (berez berunezko)
pieza batez osatutako tresna, zerbait zut jartzeko edo uraren sakontasuna
neurtzeko erabiltzen dena' adierarekin Euskaltzaindiak araututako «plomu»
eta «berun» formak proposatu ditugu Euskaltermen, ez «plomada». Gure
ustez, gogoan hartzekoa da «plomada» ez erabiltzea gomendatzen duela
berariaz Euskaltzaindiak.
Bestalde, «plomuan ezarri» ere arautu du Euskaltzaindiak, eta «berun»
sarreran Berunean egindako horma adibidea eman du hiztegi arauemailean.
Euskaltermen ere es a plomo / fr d'aplomb, à l'aplomb ordainentzat
«plomuan» eta «berunean» proposatu ditugu.
Bide horretatik, termino-familia bereko ‘a desplome; fuera de plomo’
adierazteko «plomutik kanpo» proposatu dugu.
Erdal ‘desplome’ adierazteko, berriz, «plomu-galtze» eta Eraikingintzaren
Kode Teknikotik jasotako «okerdura» (ez «oker») proposatu ditugu aurten
landu dugun Arkitektura Hiztegian. Bide batez, Euskaltermen integratuta
dagoen hiztegi hori Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo
Ofizialaren, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola
Teknikoko irakasleen, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren
lankidetzarekin prestatu dugu.
__________________
Joxean Zapirain
UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa
Terminologia Saila
Aldapeta, 20
E-20009 DONOSTIA
Tel: +34 943473377
www.uzei.eus
__________________
:: Mezu hau konfidentziala da. Mezuaren edukia legeak babesten du. Zu ez
bazara mezuaren hartzailea, legeak debekatu egiten du mezuaren edukia
edozein xedetarako erabiltzea, zabaltzea edo kopiatzea, horretarako
baimenik izan gabe. Jakinaraz iezaiozu berehala UZEIri eta ezaba ezazu
mezua.
:: Gure arteko harremana kudeatzeko zure helbide elektronikoa eta
bestelako datu pertsonalak erabili behar ditugu. Erabilera hori onesteko,
mesedez, sakatu hemen. Eskerrik asko!
:: UZEI. Aldapeta, 20. 20009 Donostia. uzei a bildua uzei.eus
Hemendik: unaibrea=hotmail.com a bildua mgeu.postaria.com
<unaibrea=hotmail.com a bildua mgeu.postaria.com> Honen izenean: Unai Brea
Bidaltze-data: 2020(e)ko abendua 16, asteazkena 10:29
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Arkitektura-hiztegiaz galdezka (a plomada, desplome)
Eskerrik asko denei!
Enviado desde mi iPhone
El 16 dic 2020, a las 10:10, Pello Goikoetxea <
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus> escribió:
'a plomada' esateko 'plomadan egon' esaten dugu guk (hori plomadan dago,
hori ez dago plomadan). Paretak, markoak eta abar, plomadan egotea,
jartzea, plomada galtzea.
Eta 'desplome' esateko, berriz, desplomean egon, plomadan ez egon...
Pareta hori ez dago plomadan; pareta horrek desplomea dauka.
Euskaltermek 'plomu' eta 'oker' dakartza, plomo eta desplome esateko. Nik
uste dut 'oker' ez dela zehatza desplome esateko.
Pello Goikoetxea
<mime-attachment.jpg>
<mime-attachment.jpg>
943483472
pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus
Nork: "
bounce+cb54ac.8c19-Pello_Goikoetxea=donostia.org a bildua mgeu.postaria.com" <
bounce+cb54ac.8c19-Pello_Goikoetxea=donostia.org a bildua mgeu.postaria.com>
Nori: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
cc: "Iñaki Arrieta - BiTEZ" <itzul a bildua bitez.com>
Data: 15/12/2020 17:44
Gaia: Re: [itzul] Arkitektura-hiztegiaz galdezka
Bidaltzailea: itzul=postaria.com a bildua mgeu.postaria.com
Testuingururik gabe arriskua hartzea izan daiteke, baina... ea balio
dizun.
-Arriostrar en cabeza
hormaburua txarrantxatu
txarrantxak hormaburuan ezarri
-Desplome elevado
okerdura handia
Oharra: "elevado" horren adiera nekez izan daiteke "garai" edo "goratu".
_______________________________________
Iñaki Bitezekoa
El 11/12/2020 a las 14:26, Unai Brea escribió:
Kaixo denei,
itzultzen nabilen testu batek hainbat pasarte ditu arkitekturaz eta
eraikuntzaz, eta gaztelaniazko hiztegietan ere agertzen ez zaizkidan
kontzeptu batzuekin egin dut topo. Inork laguntzerik badu, eskertuko diot
-Arriostrar en cabeza: arriostrar bai (txarrantxatu dakar hemen), baina
cabeza hori...
-Desplome elevado: Antzera. Desplome bai, baina elevado adjektiboak zer
adierazten duen gaztelaniazko testuetan ere ezin aurkitu, ez behintzat
interneten ohiko bilaketa eginez (Google, alegia).
Libre de virus. www.avg.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201218/4d58a96c/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201218/4d58a96c/attachment-0003.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201218/4d58a96c/attachment-0004.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2635 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201218/4d58a96c/attachment-0005.jpe>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago