[itzul] Tiletak eta beste zeinu diakritikoak

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Iga, Abe 20, 22:54:26, CET 2020


<*Irizpide hau behar bezain koherentea iruditzen al zaizue?*> da galdera.
Nire iritziz, ez, irizpide hori ez da behar bezain koherentea.

Koherentzia absolutuari dagokionez, uste dut aukera koherente bakarrak bi
direla: zeinu diakritikorik bat ere ez erabiltzea, eta zeinu diakritiko
guztiak erabiltzea.

Zeinu diakritikorik bat ere ez erabiltzea koherentea da, baina, nire ustez,
desegokia.

Testu jaso batean, eta presarik gabe eta arazo tipografikorik gabe (hori
argudia lezake egunkari batek, adibidez), zein da arrazoia kanpoko
pertsona-izenen grafia aldatzeko?

Euskaraz ari garelako eta gure hitzetan erabiltzen ez ditugun zeinuak
daudelako? Arrazoi hori aipa genezake, orduan, gaztelaniaz idazten dugunean
gaztelaniak ez dituen beste hizkuntzetako diakritikoak ez erabiltzeko, edo,
frantsesez idazten dugunean, frantsesak ez dituen beste hizkuntzetako
diakritikoak ez erabiltzeko. Eta ingelesez, beraz, diakritikorik ez
dutenez, beste hizkuntzetako izenetan dauden diakritikoak ez lituzkete
erabili behar kanpoko pertsonen izenak idaztean.

Baina errealitatea ez da hori. Gaztelaniaz, beste hizkuntzetako
pertsona-izenetako diakritikoak (diakritiko ezagunak, ingurukoak, ohikoak)
idatzi egin  behar dira (hori da araua); frantsesez ere beste hizkuntzetako
diakritikoak (diakritiko ezagunak, ingurukoak, ohikoak) idaztea gomendatzen
dute. Eta ingelesez, akademiarik ez badute ere, diakritikoak idaztea
gomendatzen dute estilo-liburuek.

Hori da joera nagusia hala gure bi auzo-erdaretan nola nazioartean, oro
har. Nik nazioarteko joera eta bide nagusietan ikusi nahi dut euskara
(hizkuntzen arteko begirunean). Horregatik uste dut ezen, grafia egokitzen
ez bada, diakritikoak idaztea dela zentzuzkoena (eta grafia noiz egokitzen
den, salbuespenak zein diren, aski garbi adierazita dago Euskaltzaindiaren
186. arauan:  *Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak.
Errege-erreginen eta kidekoen kasua*).

Euskaltzaindiak ez du, oraindik behintzat, arau edo gomendio espliziturik
eman, baina bide horretan urrats batzuk emanak ditu dagoeneko. Luze joko
luke hori azaltzen hasiko banintz, baina hona hemen datu bat, partziala
bada ere: 2019an, *Kale eta karrika izenak hautatzeko eta idazteko
irizpideak* liburuxka argitaratu zuen Euskaltzaindiko Onomastika
batzordeak, eta irizpide hau eman zuen:

-------------------------------------------------------------

*Izena Euskal Herriko pertsona batena ez denean*

Euskal Herriaz kanpoko pertsonen izen-deiturak dagokien grafiaz idaztekoak
dira, zeinu diakritikoak barne.

Adibideak: (…), *José* San *Martín* kalea, Rigoberta *Menchú* kalea,
*Hernán* *Cortés* plaza (…), *Rosalía* de Castro kalea, (…) Francesc *Macià*
kalea (…), Francisco *Tomás* y Valiente kalea (…) *Bartolomé* de las Casas
kalea …

-------------------------------------------------------------

Azken ohartxo bat (zehazte aldera, besterik gabe):

<*Aldiz, zenbait erakundek guztiz ezabatzen dituzte zeinu diakritikoak
(Berriak, EITBk, Harluxet Entziklopediak*…).>

Harluxet Entziklopediak zeinu diakritikoak guztiz ezabatzen dituelako
baieztapena ez da zuzena.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es) erabiltzaileak
(2020 abe. 19, lr. (17:51)):

> Musikari buruzko liburu bat eta artikulu batzuk itzultzen ari naiz, eta
> abizenetan azentu grafikoa erabili edo ez erabili zalantza daukat. Bi
> irizpideren arteko konbinaziotik zenbait ondorio ateratzen ditut.
>
> Batetik, testu jasoa / ez-jasoa kontrajartzea dugu.
>
> Bestetik, etxekotua / ez-etxekotua kontrajartzea. Euskaltzaindiaren
> Eskuliburuaren (ez dakit urtea) eta Jagoneten (2013an) arabera, etxekotua /
> ez-etxekotua kontrajartzea kontuan hartu beharrekotzat jotzen da. Aldiz,
> zenbait erakundek guztiz ezabatzen dituzte zeinu diakritikoak (Berriak,
> EITBk, Harluxet Entziklopediak…).
>
> Alfontso Mujika eta Santi Leoné zeinu diakritikoak uztearen alde agertzen
> dira 31 eskutikeko artikuluetan.
>
> Gauzak horrela, euskal abizenak ez direnetan nik irizpide hau hartu dut,
> nire itzulpenak testu jasoak direla kontuan hartuz:
>
>    - Testu nagusian, espainierazko etxekotutako abizenak tiletik gabe
>    idaztea (Catalan, Garcia, Perez, Gonzalez, -ez bukatutako guztiak…)
>    - Bibliografian, aldiz, autore bakoitzak erabilitakoa uztea (Pérez,
>    edo dena dela), hori baita aipatutako iturriaren erreferentzia jatorra.
>
>    - Etxekotu gabeko zenbait abizenetan, zeinu diakritikoak uztea:
>       - Gure inguruan neurri batean ohikoak izan arren: Miró, Barnés,
>       Morrás (Morrásena), Martí…
>       - Gure inguruan ohikoak ez direnak: Villéhélio, Leoš  Janáček, Béla
>       Bartók, Edmond Jabès, Herné, Bertoré…
>    - Aragues (Aragüés) tiletik gabe, joera orokorra hori dela ikusi
>    baitut.
>
> Irizpide hau behar bezain koherentea iruditzen al zaizue? Aipatu ditudan
> iturriak 2013-2014 ingurukoak direla kontuan hartuta, gaur egun zer bide
> hobesten dela dirudi?
>
> Eskerrik asko.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201220/3b9fce44/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago