[itzul] Tiletak eta beste zeinu diakritikoak
agustin mendizabal
agusmendi a bildua hotmail.es
Lar, Abe 19, 17:50:26, CET 2020
Musikari buruzko liburu bat eta artikulu batzuk itzultzen ari naiz, eta abizenetan azentu grafikoa erabili edo ez erabili zalantza daukat. Bi irizpideren arteko konbinaziotik zenbait ondorio ateratzen ditut.
Batetik, testu jasoa / ez-jasoa kontrajartzea dugu.
Bestetik, etxekotua / ez-etxekotua kontrajartzea. Euskaltzaindiaren Eskuliburuaren (ez dakit urtea) eta Jagoneten (2013an) arabera, etxekotua / ez-etxekotua kontrajartzea kontuan hartu beharrekotzat jotzen da. Aldiz, zenbait erakundek guztiz ezabatzen dituzte zeinu diakritikoak (Berriak, EITBk, Harluxet Entziklopediak…).
Alfontso Mujika eta Santi Leoné zeinu diakritikoak uztearen alde agertzen dira 31 eskutikeko artikuluetan.
Gauzak horrela, euskal abizenak ez direnetan nik irizpide hau hartu dut, nire itzulpenak testu jasoak direla kontuan hartuz:
* Testu nagusian, espainierazko etxekotutako abizenak tiletik gabe idaztea (Catalan, Garcia, Perez, Gonzalez, -ez bukatutako guztiak…)
* Bibliografian, aldiz, autore bakoitzak erabilitakoa uztea (Pérez, edo dena dela), hori baita aipatutako iturriaren erreferentzia jatorra.
* Etxekotu gabeko zenbait abizenetan, zeinu diakritikoak uztea:
* Gure inguruan neurri batean ohikoak izan arren: Miró, Barnés, Morrás (Morrásena), Martí…
* Gure inguruan ohikoak ez direnak: Villéhélio, Leoš Janáček, Béla Bartók, Edmond Jabès, Herné, Bertoré…
* Aragues (Aragüés) tiletik gabe, joera orokorra hori dela ikusi baitut.
Irizpide hau behar bezain koherentea iruditzen al zaizue? Aipatu ditudan iturriak 2013-2014 ingurukoak direla kontuan hartuta, gaur egun zer bide hobesten dela dirudi?
Eskerrik asko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201219/21c11a47/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago