[itzul] Tiletak eta beste zeinu diakritikoak

PATXI ANGULO patxi.angulo a bildua ehu.eus
Al, Abe 21, 21:03:16, CET 2020


Gabon,

Alfontsorekin bat nator esaten duenean zeinu diakritikoak erabiltzea  
komeni dela. Baina, zoritxarrez, hori ez dago beti gure eskuetan; izan  
ere, letra mota guztiek ez dituzte diakritikoak erabiltzen uzten.  
Hortaz, letra moten diseinatzaileen eskuetan gaude.

Kasu horretan zer egin genezake, dauden zeinuak erabili eta ez  
daudenak utzi edo bat ere ez erabili?

Agur,

Patxi Angulo


Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> erabiltzaileak idatzi du:

> <*Irizpide hau behar bezain koherentea iruditzen al zaizue?*> da galdera.
> Nire iritziz, ez, irizpide hori ez da behar bezain koherentea.
>
> Koherentzia absolutuari dagokionez, uste dut aukera koherente bakarrak bi
> direla: zeinu diakritikorik bat ere ez erabiltzea, eta zeinu diakritiko
> guztiak erabiltzea.
>
> Zeinu diakritikorik bat ere ez erabiltzea koherentea da, baina, nire ustez,
> desegokia.
>
> Testu jaso batean, eta presarik gabe eta arazo tipografikorik gabe (hori
> argudia lezake egunkari batek, adibidez), zein da arrazoia kanpoko
> pertsona-izenen grafia aldatzeko?
>
> Euskaraz ari garelako eta gure hitzetan erabiltzen ez ditugun zeinuak
> daudelako? Arrazoi hori aipa genezake, orduan, gaztelaniaz idazten dugunean
> gaztelaniak ez dituen beste hizkuntzetako diakritikoak ez erabiltzeko, edo,
> frantsesez idazten dugunean, frantsesak ez dituen beste hizkuntzetako
> diakritikoak ez erabiltzeko. Eta ingelesez, beraz, diakritikorik ez
> dutenez, beste hizkuntzetako izenetan dauden diakritikoak ez lituzkete
> erabili behar kanpoko pertsonen izenak idaztean.
>
> Baina errealitatea ez da hori. Gaztelaniaz, beste hizkuntzetako
> pertsona-izenetako diakritikoak (diakritiko ezagunak, ingurukoak, ohikoak)
> idatzi egin  behar dira (hori da araua); frantsesez ere beste hizkuntzetako
> diakritikoak (diakritiko ezagunak, ingurukoak, ohikoak) idaztea gomendatzen
> dute. Eta ingelesez, akademiarik ez badute ere, diakritikoak idaztea
> gomendatzen dute estilo-liburuek.
>
> Hori da joera nagusia hala gure bi auzo-erdaretan nola nazioartean, oro
> har. Nik nazioarteko joera eta bide nagusietan ikusi nahi dut euskara
> (hizkuntzen arteko begirunean). Horregatik uste dut ezen, grafia egokitzen
> ez bada, diakritikoak idaztea dela zentzuzkoena (eta grafia noiz egokitzen
> den, salbuespenak zein diren, aski garbi adierazita dago Euskaltzaindiaren
> 186. arauan:  *Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak.
> Errege-erreginen eta kidekoen kasua*).
>
> Euskaltzaindiak ez du, oraindik behintzat, arau edo gomendio espliziturik
> eman, baina bide horretan urrats batzuk emanak ditu dagoeneko. Luze joko
> luke hori azaltzen hasiko banintz, baina hona hemen datu bat, partziala
> bada ere: 2019an, *Kale eta karrika izenak hautatzeko eta idazteko
> irizpideak* liburuxka argitaratu zuen Euskaltzaindiko Onomastika
> batzordeak, eta irizpide hau eman zuen:
>
> -------------------------------------------------------------
>
> *Izena Euskal Herriko pertsona batena ez denean*
>
> Euskal Herriaz kanpoko pertsonen izen-deiturak dagokien grafiaz idaztekoak
> dira, zeinu diakritikoak barne.
>
> Adibideak: (…), *José* San *Martín* kalea, Rigoberta *Menchú* kalea,
> *Hernán* *Cortés* plaza (…), *Rosalía* de Castro kalea, (…) Francesc *Macià*
> kalea (…), Francisco *Tomás* y Valiente kalea (…) *Bartolomé* de las Casas
> kalea …
>
> -------------------------------------------------------------
>
> Azken ohartxo bat (zehazte aldera, besterik gabe):
>
> <*Aldiz, zenbait erakundek guztiz ezabatzen dituzte zeinu diakritikoak
> (Berriak, EITBk, Harluxet Entziklopediak*…).>
>
> Harluxet Entziklopediak zeinu diakritikoak guztiz ezabatzen dituelako
> baieztapena ez da zuzena.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
> atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es) erabiltzaileak
> (2020 abe. 19, lr. (17:51)):
>
>> Musikari buruzko liburu bat eta artikulu batzuk itzultzen ari naiz, eta
>> abizenetan azentu grafikoa erabili edo ez erabili zalantza daukat. Bi
>> irizpideren arteko konbinaziotik zenbait ondorio ateratzen ditut.
>>
>> Batetik, testu jasoa / ez-jasoa kontrajartzea dugu.
>>
>> Bestetik, etxekotua / ez-etxekotua kontrajartzea. Euskaltzaindiaren
>> Eskuliburuaren (ez dakit urtea) eta Jagoneten (2013an) arabera, etxekotua /
>> ez-etxekotua kontrajartzea kontuan hartu beharrekotzat jotzen da. Aldiz,
>> zenbait erakundek guztiz ezabatzen dituzte zeinu diakritikoak (Berriak,
>> EITBk, Harluxet Entziklopediak…).
>>
>> Alfontso Mujika eta Santi Leoné zeinu diakritikoak uztearen alde agertzen
>> dira 31 eskutikeko artikuluetan.
>>
>> Gauzak horrela, euskal abizenak ez direnetan nik irizpide hau hartu dut,
>> nire itzulpenak testu jasoak direla kontuan hartuz:
>>
>>    - Testu nagusian, espainierazko etxekotutako abizenak tiletik gabe
>>    idaztea (Catalan, Garcia, Perez, Gonzalez, -ez bukatutako guztiak…)
>>    - Bibliografian, aldiz, autore bakoitzak erabilitakoa uztea (Pérez,
>>    edo dena dela), hori baita aipatutako iturriaren erreferentzia jatorra.
>>
>>    - Etxekotu gabeko zenbait abizenetan, zeinu diakritikoak uztea:
>>       - Gure inguruan neurri batean ohikoak izan arren: Miró, Barnés,
>>       Morrás (Morrásena), Martí…
>>       - Gure inguruan ohikoak ez direnak: Villéhélio, Leoš  Janáček, Béla
>>       Bartók, Edmond Jabès, Herné, Bertoré…
>>    - Aragues (Aragüés) tiletik gabe, joera orokorra hori dela ikusi
>>    baitut.
>>
>> Irizpide hau behar bezain koherentea iruditzen al zaizue? Aipatu ditudan
>> iturriak 2013-2014 ingurukoak direla kontuan hartuta, gaur egun zer bide
>> hobesten dela dirudi?
>>
>> Eskerrik asko.
>>
>>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago