[itzul] TROMBINOSCOPE
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Iga, Abe 20, 23:20:58, CET 2020
Kaixo, Edurne.
Pentsatzen dut aipatzen duzun agiri hori Hegoalden “orla” izenez ezagutzen
duguna izango dela.
Nik ez nioke batere problemarik ikusiko euskaraz “aurpegitegi”
erabiltzeari. Alegia, euskararen baliabideak erabiliz eraikitako hitz
jatorra eta guztiz ulerterraza.
Ondo-ondo izan,
Xabier Aristegieta
Edurne Alegria <edurne.alegria a bildua ozone.net> erabiltzaileak hau idatzi du
(2020 abe. 20, ig. (19:42)):
> Kaixo, lagunok:
>
> Frantsesetik TROMBINOSCOPE hitzaren euskal ordaina bilatzen ari naiz eta
> zuen laguntza eske natorkizue.
>
>
>
> *Trombine* frantsesez, burua, aurpegia esan nahi du
>
> *Scope*, grezierazko “skopos” -etik dator, aztertu, begiratu.
>
>
>
> Trombinoscope, elkarte bateko bazkideen, edo eskola / unibertsitate bateko
> ikasleen aurpegien argazkiekin osatutako koadroari deitzen diote frantsesek.
>
>
>
> Beraz, aurpegien argazkien bilduma izango litzateke definizioa.
>
>
>
> Hitz batez edo bitan esaterik ba al legoke euskaraz? Ez du zertan
> etimologia bera izan behar, noski.
>
>
>
> Mila esker aldez aurretik
>
> Edurne
>
> -----------------
>
> Hizkuntza bat galdu egiten da
>
> nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201220/373b3eab/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago