[itzul] TROMBINOSCOPE
Edurne Alegria
edurne.alegria a bildua ozone.net
Iga, Abe 20, 19:41:50, CET 2020
Kaixo, lagunok:
Frantsesetik TROMBINOSCOPE hitzaren euskal ordaina bilatzen ari naiz eta
zuen laguntza eske natorkizue.
Trombine frantsesez, burua, aurpegia esan nahi du
Scope, grezierazko "skopos" -etik dator, aztertu, begiratu.
Trombinoscope, elkarte bateko bazkideen, edo eskola / unibertsitate bateko
ikasleen aurpegien argazkiekin osatutako koadroari deitzen diote frantsesek.
Beraz, aurpegien argazkien bilduma izango litzateke definizioa.
Hitz batez edo bitan esaterik ba al legoke euskaraz? Ez du zertan etimologia
bera izan behar, noski.
Mila esker aldez aurretik
Edurne
-----------------
Hizkuntza bat galdu egiten da
nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201220/4cb476f6/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago