[itzul] Tiletak eta beste zeinu diakritikoak
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Abe 22, 08:57:21, CET 2020
Kaixo, Patxi:
Garai batean (aspaldi, duela 30 urte), ez zen erraza testu-prozesadoreekin
diakritiko guztiak idaztea, egia da. Gaur egun, ohiko letra-tipoekin ez
dago arazorik latindar alfabetoaren diakritikoak idazteko (ez naiz ari
beste alfabeto eta idazkera-sistema batzuetako transliterazio teknikoez),
ASCII hedatua karaktere-sortarekin eta Unicode estandarrarekin.
<Kasu horretan zer egin?> da galdera. Letra-tipo normalak, ohikoak,
estandarrak erabili. Letra-tipo asko daude, mota askotakoak, arazorik
ematen ez dutenak.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
Hau idatzi du PATXI ANGULO (patxi.angulo a bildua ehu.eus) erabiltzaileak (2020 abe.
21, al. (21:03)):
> Gabon,
>
> Alfontsorekin bat nator esaten duenean zeinu diakritikoak erabiltzea
> komeni dela. Baina, zoritxarrez, hori ez dago beti gure eskuetan; izan
> ere, letra mota guztiek ez dituzte diakritikoak erabiltzen uzten.
> Hortaz, letra moten diseinatzaileen eskuetan gaude.
>
> Kasu horretan zer egin genezake, dauden zeinuak erabili eta ez
> daudenak utzi edo bat ere ez erabili?
>
> Agur,
>
> Patxi Angulo
>
>
> Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> erabiltzaileak idatzi
> du:
>
> > <*Irizpide hau behar bezain koherentea iruditzen al zaizue?*> da galdera.
> > Nire iritziz, ez, irizpide hori ez da behar bezain koherentea.
> >
> > Koherentzia absolutuari dagokionez, uste dut aukera koherente bakarrak bi
> > direla: zeinu diakritikorik bat ere ez erabiltzea, eta zeinu diakritiko
> > guztiak erabiltzea.
> >
> > Zeinu diakritikorik bat ere ez erabiltzea koherentea da, baina, nire
> ustez,
> > desegokia.
> >
> > Testu jaso batean, eta presarik gabe eta arazo tipografikorik gabe (hori
> > argudia lezake egunkari batek, adibidez), zein da arrazoia kanpoko
> > pertsona-izenen grafia aldatzeko?
> >
> > Euskaraz ari garelako eta gure hitzetan erabiltzen ez ditugun zeinuak
> > daudelako? Arrazoi hori aipa genezake, orduan, gaztelaniaz idazten
> dugunean
> > gaztelaniak ez dituen beste hizkuntzetako diakritikoak ez erabiltzeko,
> edo,
> > frantsesez idazten dugunean, frantsesak ez dituen beste hizkuntzetako
> > diakritikoak ez erabiltzeko. Eta ingelesez, beraz, diakritikorik ez
> > dutenez, beste hizkuntzetako izenetan dauden diakritikoak ez lituzkete
> > erabili behar kanpoko pertsonen izenak idaztean.
> >
> > Baina errealitatea ez da hori. Gaztelaniaz, beste hizkuntzetako
> > pertsona-izenetako diakritikoak (diakritiko ezagunak, ingurukoak,
> ohikoak)
> > idatzi egin behar dira (hori da araua); frantsesez ere beste
> hizkuntzetako
> > diakritikoak (diakritiko ezagunak, ingurukoak, ohikoak) idaztea
> gomendatzen
> > dute. Eta ingelesez, akademiarik ez badute ere, diakritikoak idaztea
> > gomendatzen dute estilo-liburuek.
> >
> > Hori da joera nagusia hala gure bi auzo-erdaretan nola nazioartean, oro
> > har. Nik nazioarteko joera eta bide nagusietan ikusi nahi dut euskara
> > (hizkuntzen arteko begirunean). Horregatik uste dut ezen, grafia
> egokitzen
> > ez bada, diakritikoak idaztea dela zentzuzkoena (eta grafia noiz
> egokitzen
> > den, salbuespenak zein diren, aski garbi adierazita dago
> Euskaltzaindiaren
> > 186. arauan: *Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak.
> > Errege-erreginen eta kidekoen kasua*).
> >
> > Euskaltzaindiak ez du, oraindik behintzat, arau edo gomendio espliziturik
> > eman, baina bide horretan urrats batzuk emanak ditu dagoeneko. Luze joko
> > luke hori azaltzen hasiko banintz, baina hona hemen datu bat, partziala
> > bada ere: 2019an, *Kale eta karrika izenak hautatzeko eta idazteko
> > irizpideak* liburuxka argitaratu zuen Euskaltzaindiko Onomastika
> > batzordeak, eta irizpide hau eman zuen:
> >
> > -------------------------------------------------------------
> >
> > *Izena Euskal Herriko pertsona batena ez denean*
> >
> > Euskal Herriaz kanpoko pertsonen izen-deiturak dagokien grafiaz
> idaztekoak
> > dira, zeinu diakritikoak barne.
> >
> > Adibideak: (…), *José* San *Martín* kalea, Rigoberta *Menchú* kalea,
> > *Hernán* *Cortés* plaza (…), *Rosalía* de Castro kalea, (…) Francesc
> *Macià*
> > kalea (…), Francisco *Tomás* y Valiente kalea (…) *Bartolomé* de las
> Casas
> > kalea …
> >
> > -------------------------------------------------------------
> >
> > Azken ohartxo bat (zehazte aldera, besterik gabe):
> >
> > <*Aldiz, zenbait erakundek guztiz ezabatzen dituzte zeinu diakritikoak
> > (Berriak, EITBk, Harluxet Entziklopediak*…).>
> >
> > Harluxet Entziklopediak zeinu diakritikoak guztiz ezabatzen dituelako
> > baieztapena ez da zuzena.
> >
> >
> > *Alfontso Mujika Etxeberria*
> > ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
> >
> > [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> > <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> > <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> > <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> > <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
> > <
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia
> >
> > *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> > Tel.: 943363040 | luzp.: 217
> >
> > Zelai Haundi, 3
> > Osinalde industrialdea
> > 20170 Usurbil
> > <http://www.elhuyar.eus>
> >
> > <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image:
> https://itzultzailea.eus]
> > <https://itzultzailea.eus>
> >
> > Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> > INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta
> hartzailea
> > zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> > edo kopiatu mezu honen edukirik.
> >
> >
> > Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo
> > atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> > aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> > kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> > ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> > jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> > honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> > Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
> >
> >
> >
> >
> > Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es) erabiltzaileak
> > (2020 abe. 19, lr. (17:51)):
> >
> >> Musikari buruzko liburu bat eta artikulu batzuk itzultzen ari naiz, eta
> >> abizenetan azentu grafikoa erabili edo ez erabili zalantza daukat. Bi
> >> irizpideren arteko konbinaziotik zenbait ondorio ateratzen ditut.
> >>
> >> Batetik, testu jasoa / ez-jasoa kontrajartzea dugu.
> >>
> >> Bestetik, etxekotua / ez-etxekotua kontrajartzea. Euskaltzaindiaren
> >> Eskuliburuaren (ez dakit urtea) eta Jagoneten (2013an) arabera,
> etxekotua /
> >> ez-etxekotua kontrajartzea kontuan hartu beharrekotzat jotzen da. Aldiz,
> >> zenbait erakundek guztiz ezabatzen dituzte zeinu diakritikoak (Berriak,
> >> EITBk, Harluxet Entziklopediak…).
> >>
> >> Alfontso Mujika eta Santi Leoné zeinu diakritikoak uztearen alde
> agertzen
> >> dira 31 eskutikeko artikuluetan.
> >>
> >> Gauzak horrela, euskal abizenak ez direnetan nik irizpide hau hartu dut,
> >> nire itzulpenak testu jasoak direla kontuan hartuz:
> >>
> >> - Testu nagusian, espainierazko etxekotutako abizenak tiletik gabe
> >> idaztea (Catalan, Garcia, Perez, Gonzalez, -ez bukatutako guztiak…)
> >> - Bibliografian, aldiz, autore bakoitzak erabilitakoa uztea (Pérez,
> >> edo dena dela), hori baita aipatutako iturriaren erreferentzia
> jatorra.
> >>
> >> - Etxekotu gabeko zenbait abizenetan, zeinu diakritikoak uztea:
> >> - Gure inguruan neurri batean ohikoak izan arren: Miró, Barnés,
> >> Morrás (Morrásena), Martí…
> >> - Gure inguruan ohikoak ez direnak: Villéhélio, Leoš Janáček,
> Béla
> >> Bartók, Edmond Jabès, Herné, Bertoré…
> >> - Aragues (Aragüés) tiletik gabe, joera orokorra hori dela ikusi
> >> baitut.
> >>
> >> Irizpide hau behar bezain koherentea iruditzen al zaizue? Aipatu ditudan
> >> iturriak 2013-2014 ingurukoak direla kontuan hartuta, gaur egun zer bide
> >> hobesten dela dirudi?
> >>
> >> Eskerrik asko.
> >>
> >>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201222/53456b55/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago