[itzul] Tiletak eta beste zeinu diakritikoak
agustin mendizabal
agusmendi a bildua hotmail.es
As, Abe 22, 17:04:23, CET 2020
Mila esker, Alfontso, azalpenagatik eta argudioengatik.
________________________________
Nork: a.mujika=elhuyar.eus a bildua mgeu.postaria.com <a.mujika=elhuyar.eus a bildua mgeu.postaria.com> honen izenean: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Bidaltze-data: 2020(e)ko abenduaren 20(a), igandea 22:54
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Tiletak eta beste zeinu diakritikoak
<Irizpide hau behar bezain koherentea iruditzen al zaizue?> da galdera. Nire iritziz, ez, irizpide hori ez da behar bezain koherentea.
Koherentzia absolutuari dagokionez, uste dut aukera koherente bakarrak bi direla: zeinu diakritikorik bat ere ez erabiltzea, eta zeinu diakritiko guztiak erabiltzea.
Zeinu diakritikorik bat ere ez erabiltzea koherentea da, baina, nire ustez, desegokia.
Testu jaso batean, eta presarik gabe eta arazo tipografikorik gabe (hori argudia lezake egunkari batek, adibidez), zein da arrazoia kanpoko pertsona-izenen grafia aldatzeko?
Euskaraz ari garelako eta gure hitzetan erabiltzen ez ditugun zeinuak daudelako? Arrazoi hori aipa genezake, orduan, gaztelaniaz idazten dugunean gaztelaniak ez dituen beste hizkuntzetako diakritikoak ez erabiltzeko, edo, frantsesez idazten dugunean, frantsesak ez dituen beste hizkuntzetako diakritikoak ez erabiltzeko. Eta ingelesez, beraz, diakritikorik ez dutenez, beste hizkuntzetako izenetan dauden diakritikoak ez lituzkete erabili behar kanpoko pertsonen izenak idaztean.
Baina errealitatea ez da hori. Gaztelaniaz, beste hizkuntzetako pertsona-izenetako diakritikoak (diakritiko ezagunak, ingurukoak, ohikoak) idatzi egin behar dira (hori da araua); frantsesez ere beste hizkuntzetako diakritikoak (diakritiko ezagunak, ingurukoak, ohikoak) idaztea gomendatzen dute. Eta ingelesez, akademiarik ez badute ere, diakritikoak idaztea gomendatzen dute estilo-liburuek.
Hori da joera nagusia hala gure bi auzo-erdaretan nola nazioartean, oro har. Nik nazioarteko joera eta bide nagusietan ikusi nahi dut euskara (hizkuntzen arteko begirunean). Horregatik uste dut ezen, grafia egokitzen ez bada, diakritikoak idaztea dela zentzuzkoena (eta grafia noiz egokitzen den, salbuespenak zein diren, aski garbi adierazita dago Euskaltzaindiaren 186. arauan: Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Errege-erreginen eta kidekoen kasua).
Euskaltzaindiak ez du, oraindik behintzat, arau edo gomendio espliziturik eman, baina bide horretan urrats batzuk emanak ditu dagoeneko. Luze joko luke hori azaltzen hasiko banintz, baina hona hemen datu bat, partziala bada ere: 2019an, Kale eta karrika izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak liburuxka argitaratu zuen Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak, eta irizpide hau eman zuen:
-------------------------------------------------------------
Izena Euskal Herriko pertsona batena ez denean
Euskal Herriaz kanpoko pertsonen izen-deiturak dagokien grafiaz idaztekoak dira, zeinu diakritikoak barne.
Adibideak: (…), José San Martín kalea, Rigoberta Menchú kalea, Hernán Cortés plaza (…), Rosalía de Castro kalea, (…) Francesc Macià kalea (…), Francisco Tomás y Valiente kalea (…) Bartolomé de las Casas kalea …
-------------------------------------------------------------
Azken ohartxo bat (zehazte aldera, besterik gabe):
<Aldiz, zenbait erakundek guztiz ezabatzen dituzte zeinu diakritikoak (Berriak, EITBk, Harluxet Entziklopediak…).>
Harluxet Entziklopediak zeinu diakritikoak guztiz ezabatzen dituelako baieztapena ez da zuzena.
Alfontso Mujika Etxeberria
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-TWITTER.png]<https://twitter.com/elhuyarhizk>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-YOUTUBE.png]<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-FACEBOOK.png]<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
a.mujika a bildua elhuyar.eus<mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[https://itzultzailea.eus]<https://itzultzailea.eus>
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es<mailto:agusmendi a bildua hotmail.es>) erabiltzaileak (2020 abe. 19, lr. (17:51)):
Musikari buruzko liburu bat eta artikulu batzuk itzultzen ari naiz, eta abizenetan azentu grafikoa erabili edo ez erabili zalantza daukat. Bi irizpideren arteko konbinaziotik zenbait ondorio ateratzen ditut.
Batetik, testu jasoa / ez-jasoa kontrajartzea dugu.
Bestetik, etxekotua / ez-etxekotua kontrajartzea. Euskaltzaindiaren Eskuliburuaren (ez dakit urtea) eta Jagoneten (2013an) arabera, etxekotua / ez-etxekotua kontrajartzea kontuan hartu beharrekotzat jotzen da. Aldiz, zenbait erakundek guztiz ezabatzen dituzte zeinu diakritikoak (Berriak, EITBk, Harluxet Entziklopediak…).
Alfontso Mujika eta Santi Leoné zeinu diakritikoak uztearen alde agertzen dira 31 eskutikeko artikuluetan.
Gauzak horrela, euskal abizenak ez direnetan nik irizpide hau hartu dut, nire itzulpenak testu jasoak direla kontuan hartuz:
* Testu nagusian, espainierazko etxekotutako abizenak tiletik gabe idaztea (Catalan, Garcia, Perez, Gonzalez, -ez bukatutako guztiak…)
* Bibliografian, aldiz, autore bakoitzak erabilitakoa uztea (Pérez, edo dena dela), hori baita aipatutako iturriaren erreferentzia jatorra.
* Etxekotu gabeko zenbait abizenetan, zeinu diakritikoak uztea:
* Gure inguruan neurri batean ohikoak izan arren: Miró, Barnés, Morrás (Morrásena), Martí…
* Gure inguruan ohikoak ez direnak: Villéhélio, Leoš Janáček, Béla Bartók, Edmond Jabès, Herné, Bertoré…
* Aragues (Aragüés) tiletik gabe, joera orokorra hori dela ikusi baitut.
Irizpide hau behar bezain koherentea iruditzen al zaizue? Aipatu ditudan iturriak 2013-2014 ingurukoak direla kontuan hartuta, gaur egun zer bide hobesten dela dirudi?
Eskerrik asko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201222/12ddd050/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago