[itzul] Animalia izen batzuekin laguntzerik bai?
Itziar
aztiri a bildua futurnet.es
Or, Ots 14, 16:12:55, CET 2020
Kaixo, frantsesezko testu bat itzultzen ari gara, eta zalantza sortu
zaigu zenbait animaliaren izenekin:
-Moro-sphinx (/Macroglossum stellatarum/): kolibri-esfingea (wikipedian
horrela agertzen da, baina zalantza dugu, ez baitugu beste inon aurkitu).
-Sphinx du troène (/Sphinx ligustri/): arbustu-esfingea/tximeleta/sitsa?
-Petit paon de nuit (/Saturnia pavonia/): paboi txikia (hau ez dugu
aurkitu, baina "grand paon de nuit" bai, "paboi handia").
-Lichénée rouge edo Mariée (/Catocala nupta/): honen arrastorik ez dugu
aurkitu euskaraz.
-Carabe des bois (/Carabus nemoralis/): besterik gabe kakalardo jartzea
pentsatu dugu, baina agian izango du izendapen zehatzagorik.
-Hiru barraskiloren izenak ere baditugu: escargot des haies /(Cepaea
nemoralis):/ baso-barraskiloa; escargot des jardins (/Cepaea
hortensis):/ baratze-barraskiloa; eta escargot des fôrets (/Cepaea
sylvatica): /hau ez dugu euskaraz aurkitu.
Barkatu lan handi samarra jarri badizuet....
Itziar Arrizabalaga
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200214/6bd2f911/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago