[itzul] Animalia izen batzuekin laguntzerik bai?

Iñaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Lar, Ots 15, 19:40:59, CET 2020


Nik EU Wikipediarekin kontrastatuko nituzke, oso txukun dauzka jarrita.
Adibidez, *Cepaea nemoralis nemoralis* Baso-barraskilo agertzen da
ingelesezkotik estekatuta (= Grove snail). Bestela, izen zientifikoa
zuzenean Wikidatan begiratuz. Beti ez da emaitzarik izango, baina EU
Wikidata oso ondo hornituta dago. Ikus *Saturna pavonia*
<https://www.wikidata.org/wiki/Q30964>. Ondo segi

Iñaki

On Fri, 14 Feb 2020 at 17:41, Itziar <aztiri a bildua futurnet.es> wrote:

> Kaixo, frantsesezko testu bat itzultzen ari gara, eta zalantza sortu zaigu
> zenbait animaliaren izenekin:
>
> -Moro-sphinx (*Macroglossum stellatarum*): kolibri-esfingea (wikipedian
> horrela agertzen da, baina zalantza dugu, ez baitugu beste inon aurkitu).
>
> -Sphinx du troène (*Sphinx ligustri*): arbustu-esfingea/tximeleta/sitsa?
>
> -Petit paon de nuit (*Saturnia pavonia*): paboi txikia (hau ez dugu
> aurkitu, baina "grand paon de nuit" bai, "paboi handia").
>
> -Lichénée rouge edo Mariée (*Catocala nupta*): honen arrastorik ez dugu
> aurkitu euskaraz.
>
> -Carabe des bois (*Carabus nemoralis*): besterik gabe kakalardo jartzea
> pentsatu dugu, baina agian izango du izendapen zehatzagorik.
>
> -Hiru barraskiloren izenak ere baditugu: escargot des haies *(Cepaea
> nemoralis):* baso-barraskiloa; escargot des jardins (*Cepaea hortensis):*
> baratze-barraskiloa; eta escargot des fôrets (*Cepaea sylvatica): *hau ez
> dugu euskaraz aurkitu.
>
>
> Barkatu lan handi samarra jarri badizuet....
>
> Itziar Arrizabalaga
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200215/65353a8e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago