[itzul] Marca Madre

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Or, Urt 17, 15:27:35, CET 2020


“Levadura madre” eta “masa madre” hizpide izan ziren zerrenda honetan bertan 2012an:
https://postaria.com/pipermail/itzul/2012-October/020126.html
Elhuyarren eta Euskaltermen (2018ko kontsulta-fitxa): ore ama.
Ander



De: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Enviado el: viernes, 17 de enero de 2020 14:51
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Marca Madre

Iruditzen zait ideiak ez dauzkagula oso argi gaztelaniazko substantibo+substantibo multzoa euskaratzerakoan, euskaraz atxiki beharreko hitz-ordenari buruz.

Dakigunez, erabilerarik ohikoenean, euskaraz bi substantiboko hitz-elkarteetan, eskuineko substantiboa da muina, eta ezkerreko substantiboak beste hizkuntzetako adjektibo erreferentzialaren eginkizuna betetzen du: produkzio-problema = problema productivo.

Hortaz, substantibo+substantibo egitura hori euskaraz jada "okupatuta" daukagularik gaztelaniazko substantibo+adjektibo erreferentzial egitura itzultzeko... nola behar dugu jokatu substantibo+substantibo egitura GAZTELANIAZ agertzen zaigunean? Kasu horretan, gaztelaniaz interpretatzen dugu ezkerreko substantiboa dela muina ("benetako substantiboa"-edo). Nire ustez, eskuineko substantiboak adjektibo erreferentzialaren pareko zeregina betetzen du. Nola jokatzen dugu horiek euskaratzeko?

Gauzak ez daude batere argi, ondoko adibideetan ikus daitekeenez. Kasu ugaritan, iturri berberek desberdin jokatzen dute.

a)  Aukera bat da gaztelaniazko hurrenkerari atxikitzea, non ezkerreko substantiboa den "egiazko substantibo", eta eskuinekoak "adjektibo" funtzioa betetzen duen.

Horrela, Alfontsok aipaturiko "arroka ama" eta "zelula ama"z gain, honako hauek ere ekar ditzakegu hizpidera:

"kafe-teatro" (Euskalterm, Elhuyar) (ez zait egokia iruditzen kasu honetan marratxoa erabiltzea)
"kafe-kontzertu" (Euskalterm, Elhuyar)
"eltxo tigre" ("mosquito tigre"), (Euskalterm, Elhuyar)
"arrain kirurgialari" ("pez cirujano") (Euskalterm)
"nozio giltzarriak" ("nociones clave"?) (ikus "Etnologiaren nozio giltzarriak", EHUren argitalpen-zerbitzuak kaleratua).

b)  Beste aukera da euskaraz substantibo+adjektibo erreferentzial egituraren araberako hitz-elkartea egitea. Hori horrela, gaztelaniaz ezkerrean doan "benetako substantiboa" euskaraz eskuinean jartzen da.

Adibidez, "comida basura" itzultzeko, Elhuyar Hiztegiak eta Euskaltermek "zabor-jan" proposatzen dute, interpretaturik, noski, ezen "comida basura"= "una comida que es de tipo basura", eta ez "una basura que es de tipo comida".

Ildo beretik,
"gontz-alderdi" ("partido bisagra"?) (BERRIA, 2019-11-12, 4. or.)
 "putre-funts" ("fondo buitre") (Euskalterm)
 "bonba-auto" ("coche bomba") (Elhuyar, Euskalterm)
 "esparru-akordio" ("acuerdo marco") (ikus Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Lege berriaren euskarazko itzulpenetik ateratako terminología jasotzen duen Patxi Petrirenaren artikulua, 2019ko apirileko Administrazioa Euskaraz aldizkarian)
"Eguzki-erregea" ("Rey Sol") (ikus EIMAren Eskola-liburuetako onomiastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak)

Horregatik, nik ez dut Alfontsok bezain garbi ikusten "ama-marka" EZ erabiltzearen aldeko jarrera.


Xabier Aristegieta


Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus<mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>) erabiltzaileak (2020 urt. 17, or. (13:23)):
parent brand
It is the reference brand, that which holds the highest position in the internal company hierarchy. Normally comparable with the corporate brand, although may also relate to a product brand that is separate from the company selling it

marca matriz o marca madre
Es la marca de referencia, aquella que ostenta el lugar más alto en la jerarquía interna de una compañía. Habitualmente equiparable a la marca corporativa, aunque también puede tratarse de una marca de producto distinguible de la entidad que la comercializa

marque mére

Une marque mère est une marque ombrelle<https://www.definitions-marketing.com/definition/marque-ombrelle/> utilisée en complément d'une marque fille<https://www.definitions-marketing.com/definition/marque-fille/>. Danone ou Nestlé sont des marques mères qui chapeautent un grand nombre de marques filles dans le domaine de l'alimentaire.  Dans certains cas, la marque mère est également marque éponyme<https://www.definitions-marketing.com/definition/marque-eponyme/>. La filiation marque mère / marque fille est d'ailleurs souvent affirmée dans le discours publicitaire avec des mentions du genre "Prince de Lu".

------------------

"ama marka" ez, baina "marka ama" erabiltzea (arroka ama eta zelula ama bezala, hau da, tradiziozko zerrama moldeko hitz-elkartea) ez da desegokia, nire ustez, ikusirik erdara nagusietan zer erabiltzen den. Euskaraz erabili da inoiz, hala nola Consumer aldizkarian.

Bestela, hor dago "nagusi" aukera, Euskaltermeko enpresa nagusi (empresa matriz / entreprise mére / parent company) terminoan erabilia. Badut zalantza, dena dela, "marka nagusi" terminoak testuinguru batzuetan anbiguo ez ote den izango.
Alfontso Mujika Etxeberria
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA


[https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-TWITTER.png]<https://twitter.com/elhuyarhizk>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-YOUTUBE.png]<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-FACEBOOK.png]<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>

[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>

a.mujika a bildua elhuyar.eus<mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>


<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[https://itzultzailea.eus]<https://itzultzailea.eus>


Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.

Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus<mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>.

Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.








El vie., 17 ene. 2020 a las 12:25, Nekane Otamendi Artola (<notam83 a bildua hotmail.com<mailto:notam83 a bildua hotmail.com>>) escribió:
Egun on,
Lagunduko didazue asmatzen nola itzul daitekeen "marca madre" "ama marka" ez den nolabait?
Niri "marka nagusi", "jatorrizko marka", "erro marka", "enbor marka".. bururatzen zaizkit baina ez dakit baten bat egokia ote den.
Laguntzerik bai????
Eskerrik asko
________________________________
Nork: Nekane Otamendi Artola <notam83 a bildua hotmail.com<mailto:notam83 a bildua hotmail.com>>
Bidaltze-data: 2020(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena 19:04
Nori: itzul eizie <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Gaia: [itzul] Marca Madre

Itzuli duzue noizbait goiko kontzeptua marken arkitektura alorrean?
Eskerrik asko.
Nekane Otamendi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200117/c4827d6f/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago