[itzul] izenondo elkartuak gaztelaniaz

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Uzt 9, 16:28:43, CEST 2020


Batzuk *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an daude, ez dira arazo:
psikosozial

adj. Alderdi sozialak eta psikologikoak biltzen dituena; jatorri soziala
eta psikologikoa duena. *Lanaren antolamendu desegokiaren ondorio diren
arrisku psikosozialak ere kontuan hartzen hasi dira*.
soziolinguistiko

adj. Soziolinguistikarena, soziolinguistikari dagokiona. *Arrazoi
soziolinguistikoak ere bazituen gogoan: Gipuzkoan zegoen, eta dago, euskara
indartsuen*.
---------------------------------------------
Diziplina baten izenetik eratortzen direnekin, ez dago zalantzarik,
jakina (*soziolinguistika
*> *soziolinguistiko*).

Diziplina baten izenetik eratortzen ez direnean, jokabide bikoitza dugu:
- batzuk nazioartekoak dira, eta arazorik gabe mailegatzen dira. EHn bertan
ikus daiteke hori: *sozioekonomiko, soziokultural, soziopolitiko,
soziosanitario, psikosozial, psikosomatiko, psikotekniko*... Halakoetan,
gehienetan, kultur-erroari (p*siko-, sozio-,*...) atxikita doan
adjektiboa (*ekonomiko,
kultural, politiko, sanitario, tekniko*...) bada euskal hitza ere
(mailegatua izan zein ez; alegia, hiztegiko hitza da).
- Adjektibo hori euskal hitza ez denean, nekezago mailegatzen dira, zuk
aipatzen duzun bezala. Horregatik, *edukatibo *euskal hitza ez bada
(alegia, lexiko arrunteko hiztegietan ageri ez bada), uzkur ibiltzen gara
mailegatzeko orduan. Horregatik, *sozioedukatibo *erabili beharrean, *gizarte-
eta hezkuntza-eredua* gisakoak erabili ohi ditugu eta gutxiago ikusten
da *eredu
sozioedukatibo*, baina egia da jokabide horrek, batzuetan, arazoak sortzen
dizkigula edo testua astundu egiten duela. Adibidez, *agroforestal,
agropecuario, *gisakoetan *nekazaritza eta basozaintzako*, *nekazaritzako
eta abeltzaintzako*... erabili ohi dira/dugu.

Oraingoz, oso gutxitan baliatu da exoelkarketa adjektiboak lortzeko.
Alegia, *agroabeltzaintzazko *edo *soziohezkuntzazko *gisakoak oso-oso
gutxitan ikusten dira. Badirudi bide horrek ez dutela arrakasta handirik
izan (baditugu, dena dela, *elektroeragile *aspalditik, arazorik gabe
erabiltzen duguna; *hezkuntza *izenetik *hezkuntzazko *adjektiboa ateratzen
badugu, *soziohezkuntzazko *osatzeko ez dago ezinik, baina, esan bezala,
badirudi ez zaigula askorik gustatzen).

"Tabu" diren horiek (*edukatibo *gisakoak), dena dela, gero eta gutxiago
dira: *bisual, sanitario, sozial*... jada euskal adjektibo arruntak dira.
Eta *sozioedukatibo *ere ikusten da testuetan, oso ugaria ez bada ere.
Batez ere taxu bereko beste adjektibo batekin batera erabili behar denean.
Adibidez,* esku-hartze sozioedukatibo eta psikosoziala* gisako adreiluetan
(eta badakigu erdaraz gero eta gehiago erabiltzen direla era horretakoak,
batez ere giza eta gizarte-zientzietan), batetik *psikosozial *erabili
behar baduzu eta, bestetik, *gizarte eta hezkuntza*, ea nola txertatzen
dituzun bi bideak sintagma txukun bat eratzeko. Horregatik, halakoetan
errazagoa da ikustea biak mailegatuak: *esku-hartze sozioedukatibo eta
psikosoziala*.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El jue., 9 jul. 2020 a las 15:22, oskar arana (<oskar.arana a bildua gmail.com>)
escribió:

> Oso maiz, eta oso aspalditik, aurkitzen naiz era honetako kateak itzuli
> beharrean gaztelaniatik euskarara, batez ere administrazio-testuetan: *para
> detectar y atender situaciones de desprotección y de conflictos
> intrafamiliares agravadas por el confinamiento y que requiriesen de una **intervención
> psicosocial o socioeducativa...**l*odiz nabarmendutako horien gainean
> nabil.
>
> irtenbideetako bat izan ohi da, nik oso gogoko ez dudana, hitz elkarketaz
> ematea, ustez bi arlo izendatzen dituzten adjektibo konposatu horiek izen
> bihurtuz eta, hartara, bi osagarri dituen buru bakarreko unitate bat
> emanez: *psikologia- eta gizarte-interbentzio (*edo *esku-hartzea), *eta,
> hartara, berdin bigarrenarekin, *gizarte- eta hezkuntza-interbentzio (*edo
> *esku-hartzea*).
>
> Hainbat eragozpen ikusten dizkiot irtenbide horri. Batetik, *soziolinguistiko
> *gizarte- eta hizkuntzalaritza-... emango ez genukeen arrazoi beragatik,
> nik *psikosozial *emango nuke.
>
> Bestean ere, *sozioedukatibo *emango nuke. Baina, gure testuetan,
> baztertuta daude, erbesteratua, esango nuke, *edukazio *eta horren
> eratorriak, *hezi-*ren eratorriak lehenesten dira sistematikoki (Berdin
> gertatzen da *formazio *eta *prestakuntza *bikotearekin)*. *
>
> Zer egiten du jendeak horrelakoekin, *psicosocial, socioeducativo,
> sociolingüístico *eta halakoekin? aurkitzen ahal diezue hitz elkarketazko
> aukera horiei eragozpenik, nik legetxe?
>
>
>
> Bitxia, edukazio
> Oskar Arana Ibabe
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200709/d6c3a532/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago