[itzul] izenondo elkartuak gaztelaniaz

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ast, Uzt 9, 16:39:31, CEST 2020


Guztiz argia erantzuna, eskerrik asko.

*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2020 uzt. 9, og. (16:29)):

> Batzuk *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an daude, ez dira arazo:
> psikosozial
>
> adj. Alderdi sozialak eta psikologikoak biltzen dituena; jatorri soziala
> eta psikologikoa duena. *Lanaren antolamendu desegokiaren ondorio diren
> arrisku psikosozialak ere kontuan hartzen hasi dira*.
> soziolinguistiko
>
> adj. Soziolinguistikarena, soziolinguistikari dagokiona. *Arrazoi
> soziolinguistikoak ere bazituen gogoan: Gipuzkoan zegoen, eta dago, euskara
> indartsuen*.
> ---------------------------------------------
> Diziplina baten izenetik eratortzen direnekin, ez dago zalantzarik, jakina
> (*soziolinguistika *> *soziolinguistiko*).
>
> Diziplina baten izenetik eratortzen ez direnean, jokabide bikoitza dugu:
> - batzuk nazioartekoak dira, eta arazorik gabe mailegatzen dira. EHn
> bertan ikus daiteke hori: *sozioekonomiko, soziokultural, soziopolitiko,
> soziosanitario, psikosozial, psikosomatiko, psikotekniko*... Halakoetan,
> gehienetan, kultur-erroari (p*siko-, sozio-,*...) atxikita doan
> adjektiboa (*ekonomiko, kultural, politiko, sanitario, tekniko*...) bada
> euskal hitza ere (mailegatua izan zein ez; alegia, hiztegiko hitza da).
> - Adjektibo hori euskal hitza ez denean, nekezago mailegatzen dira, zuk
> aipatzen duzun bezala. Horregatik, *edukatibo *euskal hitza ez bada
> (alegia, lexiko arrunteko hiztegietan ageri ez bada), uzkur ibiltzen gara
> mailegatzeko orduan. Horregatik, *sozioedukatibo *erabili beharrean, *gizarte-
> eta hezkuntza-eredua* gisakoak erabili ohi ditugu eta gutxiago ikusten da *eredu
> sozioedukatibo*, baina egia da jokabide horrek, batzuetan, arazoak
> sortzen dizkigula edo testua astundu egiten duela. Adibidez, *agroforestal,
> agropecuario, *gisakoetan *nekazaritza eta basozaintzako*, *nekazaritzako
> eta abeltzaintzako*... erabili ohi dira/dugu.
>
> Oraingoz, oso gutxitan baliatu da exoelkarketa adjektiboak lortzeko.
> Alegia, *agroabeltzaintzazko *edo *soziohezkuntzazko *gisakoak oso-oso
> gutxitan ikusten dira. Badirudi bide horrek ez dutela arrakasta handirik
> izan (baditugu, dena dela, *elektroeragile *aspalditik, arazorik gabe
> erabiltzen duguna; *hezkuntza *izenetik *hezkuntzazko *adjektiboa
> ateratzen badugu, *soziohezkuntzazko *osatzeko ez dago ezinik, baina,
> esan bezala, badirudi ez zaigula askorik gustatzen).
>
> "Tabu" diren horiek (*edukatibo *gisakoak), dena dela, gero eta gutxiago
> dira: *bisual, sanitario, sozial*... jada euskal adjektibo arruntak dira.
> Eta *sozioedukatibo *ere ikusten da testuetan, oso ugaria ez bada ere.
> Batez ere taxu bereko beste adjektibo batekin batera erabili behar denean.
> Adibidez,* esku-hartze sozioedukatibo eta psikosoziala* gisako
> adreiluetan (eta badakigu erdaraz gero eta gehiago erabiltzen direla era
> horretakoak, batez ere giza eta gizarte-zientzietan), batetik *psikosozial
> *erabili behar baduzu eta, bestetik, *gizarte eta hezkuntza*, ea nola
> txertatzen dituzun bi bideak sintagma txukun bat eratzeko. Horregatik,
> halakoetan errazagoa da ikustea biak mailegatuak: *esku-hartze
> sozioedukatibo eta psikosoziala*.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El jue., 9 jul. 2020 a las 15:22, oskar arana (<oskar.arana a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
>> Oso maiz, eta oso aspalditik, aurkitzen naiz era honetako kateak itzuli
>> beharrean gaztelaniatik euskarara, batez ere administrazio-testuetan: *para
>> detectar y atender situaciones de desprotección y de conflictos
>> intrafamiliares agravadas por el confinamiento y que requiriesen de una **intervención
>> psicosocial o socioeducativa...**l*odiz nabarmendutako horien gainean
>> nabil.
>>
>> irtenbideetako bat izan ohi da, nik oso gogoko ez dudana, hitz elkarketaz
>> ematea, ustez bi arlo izendatzen dituzten adjektibo konposatu horiek izen
>> bihurtuz eta, hartara, bi osagarri dituen buru bakarreko unitate bat
>> emanez: *psikologia- eta gizarte-interbentzio (*edo *esku-hartzea), *eta,
>> hartara, berdin bigarrenarekin, *gizarte- eta hezkuntza-interbentzio (*edo
>> *esku-hartzea*).
>>
>> Hainbat eragozpen ikusten dizkiot irtenbide horri. Batetik, *soziolinguistiko
>> *gizarte- eta hizkuntzalaritza-... emango ez genukeen arrazoi beragatik,
>> nik *psikosozial *emango nuke.
>>
>> Bestean ere, *sozioedukatibo *emango nuke. Baina, gure testuetan,
>> baztertuta daude, erbesteratua, esango nuke, *edukazio *eta horren
>> eratorriak, *hezi-*ren eratorriak lehenesten dira sistematikoki (Berdin
>> gertatzen da *formazio *eta *prestakuntza *bikotearekin)*. *
>>
>> Zer egiten du jendeak horrelakoekin, *psicosocial, socioeducativo,
>> sociolingüístico *eta halakoekin? aurkitzen ahal diezue hitz
>> elkarketazko aukera horiei eragozpenik, nik legetxe?
>>
>>
>>
>> Bitxia, edukazio
>> Oskar Arana Ibabe
>> [image: Argazkia]
>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>> edo udalorea (Bizkaian)
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200709/49810b55/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago