[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU

Juan Luis Zabala jaulis62 a bildua gmail.com
Ast, Uzt 16, 19:06:41, CEST 2020


Nik ere erraz ikusten dut Gerardorekin bat egitea. Zailegi ez ote gara
jartzen ari berez erraz behar lukeena?

El jue., 16 jul. 2020 18:31, Gerardo <gmarkuleta a bildua gmail.com> escribió:

> "Erregistro", zeinen berba ederra, eta zeinen gutxi entzuna halako
> testuinguruetan.
>
> Zuri ala beltz (eta ez "edo").
>
> Kalkotzat epaitzen ditugu halako asko (anatema!), zein kontestutan
> erabiltzen ditugun begiratu gabe.
>
> Euskara ustez hobetzeko asmotan, euskara estutzen eta zikoitzen ari
> garela pentsatu gabe.
>
> Gaztelaniarekin komun duguna (edo izan genuena) amorruz baztertzeko
> ahaleginean, (ahozko) euskara erreala estandarretik urruntzen dugu, eta
> euskaldunen gogotik.
>
> Ene uste apalean, eta oker ez banago (eta ene bizkarrak baietz dio).
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200716/f486baad/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago