[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU

Jon Andoni Sayago Torres sayago.ja a bildua justizia.eus
Al, Uzt 20, 08:00:45, CEST 2020


“Ez zaie erraz jarri behar”

Harkaitz Canoren ipuin baten izenburua da, ondo jaso baldin badut. Niri ere ez zait euskararentzat larria iruditzen.

De: Juan Luis Zabala [mailto:jaulis62 a bildua gmail.com]
Enviado el: jueves, 16 de julio de 2020 19:07
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU

Nik ere erraz ikusten dut Gerardorekin bat egitea. Zailegi ez ote gara jartzen ari berez erraz behar lukeena?

El jue., 16 jul. 2020 18:31, Gerardo <gmarkuleta a bildua gmail.com<mailto:gmarkuleta a bildua gmail.com>> escribió:
"Erregistro", zeinen berba ederra, eta zeinen gutxi entzuna halako
testuinguruetan.

Zuri ala beltz (eta ez "edo").

Kalkotzat epaitzen ditugu halako asko (anatema!), zein kontestutan
erabiltzen ditugun begiratu gabe.

Euskara ustez hobetzeko asmotan, euskara estutzen eta zikoitzen ari
garela pentsatu gabe.

Gaztelaniarekin komun duguna (edo izan genuena) amorruz baztertzeko
ahaleginean, (ahozko) euskara erreala estandarretik urruntzen dugu, eta
euskaldunen gogotik.

Ene uste apalean, eta oker ez banago (eta ene bizkarrak baietz dio).

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200720/94e98ce7/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago