[itzul] sideman
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Eka 8, 14:59:48, CEST 2020
Kaixo Oskar,
Euskarazko Wikipedian 'sideman' edo 'session musician' horien ordaina
ematerakoan, zuk proposatu dituzun horietako bizpahiru aukeratuko nituzke,
ez gehiago, baina ez dakit zeintzuk, egia esan.
*en.wikipedia.org <http://en.wikipedia.org>* horretan egin duten legez:
https://en.wikipedia.org/wiki/Session_musician
Ingelesez agian ez dira zu beste arduratu estudio-musikari, saioko
musikari, emanaldiko musikari... bereizketarekin. Lehen paragrafoan ez
behintzat. Ingelesezko Wikipedian 'sideman' bilatu eta *Session
musicians*, *studio
musicians*, edo *backing musicians *horiekin guztiekin artikulu bakarra
egin dute, 'sideman' hitza saihestuz. 'Sideman' hitza ez da artikulu
horretan behin ere aipatzen. Baina hitza bilatuta, ikusi duzun legez,
artikulu horretara goaz.
Esanahi aldetik hurbil dauden termino horiekin artikulu bakarra ingelesezko
Wikipedian baiona agian egunen batean bateratuko diren bi artikulu
Wikidatan:
https://www.wikidata.org/wiki/Q177718
https://www.wikidata.org/wiki/Q16154896
Eman dituzun ordain guztiak ondo iruditzen zaizkit. Problema bakarra,
horietatik bizpahiru hautatzea. Termino batetik bestera dagoen aldea ondo
azaltzeko, paragrafo bat baino gehiago beharko da, jakina.
--
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200608/ab3975c6/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago