[itzul] Salvacruz/Salvacruces

Ane Garai agarai87 a bildua gmail.com
As, Eka 9, 12:27:00, CEST 2020


Eskerrik asko emandako laguntzagatik. Esandako batzuk ikusiak nituen, baina
ez nengoen batere seguru...
Mila esker!




Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2020 eka. 8, al. (16:26)):

> Badaezpada: ni ez naiz zaldiketan aditua (ezta aritua ere).
> DRAE: *cruz*. Parte más alta del lomo de algunos animales, donde se
> cruzan los huesos de las extremidades anteriores con el espinazo.
>
> Zaldiaren parte hori babesteko pieza da. Parte hori euskaraz?
>
> OEH: *soin-gurutze*, *soin-kurutze* (L ap. Lh), *soinkurutz* (V-ger, G,
> AN ap. A), *soinkurtz *(V-gip ap. Iz ArOñ). "Omoplato; litm., cruz del
> hombro" A. "*Sóinkurtz, soinkúrtza*, en los cuadrúpedos (la parte) encima
> de las patas delanteras" Iz ArOñ. *Soinkurutza bigungarri ta osterontzeko
> petralak*. Ugarte Obaria 21.* Abereak gerritik (zaldi-astoak
> soin-gurutzetik bera) neurtzeko lista*. Urkia EEs 1930, 29.
>
> Nago adibideko "soinkurutza bigungarri" hori ez ote den. Dena dela, beste
> aukera bat *soingurutze-babes* izan liteke.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El lun., 8 jun. 2020 a las 12:00, Ane Garai (<agarai87 a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
>> Kaixo guztioi!
>> Zaldiketa arloko testu batekin ari naiz, eta arazoak izaten ari naiz
>> pieza/atal baten itzulpenarekin... Bada gai honetan aditua den inor?
>>
>> Hauxe da arazoak eman dizkidan terminoa: *SALVACRUCES*. Eta hauxe
>> esaldia:* "Equipo del equino: básico y adicional (montura, cabezada de
>> montar, embocadura, sudadero, salvacruces, petral, baticola protectores,
>> vendas, martingalas y otros)".*
>>
>> Eskerrik asko aldez aurretik!
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200609/6792912f/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago