[itzul] "Despopulazio"???
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Eka 12, 15:00:49, CEST 2020
Gaztelaniazko "despoblación" nola itzuli: horri buruzkoa da mezu hau.
Euskaltzaindiaren Hiztegiak dio "populazioa" biztanleria dela.
Orotarikoaren arabera, "multitud". Alegia, "populazioa" pertsona-multzo bat
da, bi hiztegien kasuan. "Populazio" hitzak ez du adierazten "populatu"
aditzaren PROZESUA.
"Despoblación" prozesu bat bada, "población"="acción de poblar" prozesuaren
kontrakoa, hori euskaraz adierazteko ezingo genuke "despopulazio" erabili,
"populazio" prozesuaren kontrakotzat joz... esan bezala, euskaraz
"populazioa" ez delako prozesu bat, persona-multzo bat baizik. Alde
horretatik, "despopulazio" esatea "desbiztanleria" esatearen antzekoa
litzateke.
Horregatik, "despoblación" euskaraz esateko,
despopulamendu/despopulatze/despopulakuntza edo antzeko baten bidetik joan
beharko litzateke, ez? Euskaltermek "despopulakuntza/despopulazio" maila
berekotzat proposatzen dituen arren.
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200612/eccb0ba7/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago