[itzul] "Despopulazio"???
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Eka 12, 17:39:35, CEST 2020
Ez dirudi egokiena, gaur egun, *despopulazio *hitza, tradiziorik ez
duenez, *despopulatzea
*(ekintza) edo ekintza horren ondorioa adierazteko hautatzea.
Alde horretatik iruditzen zait ez lukeela izan beharko lehentasuna hitz
estandarra hautatzeko, baina, gainerakoan, ez zait iruditzen gaizki eratua
dagoenik, lexikoa sortzeko mekanismoari dagokionez.
- MAILEGUTZA: *deskolonizazio, deskonposizio* eta kideko maileguen
bidetik, *despopulazio
*mailegua lortuko genuke gure inguruko bi erdara nagusietatik (*despoblación,
dépopulation*).
-ERATORPENA: badakigu *-zio* atzizkia aditzetatik izenak lortzeko bide bat
dela, eta, esanahiari dagokionez, aditzaren ekintza edo ondorioa adieraz
dezakeela, edo biak. Eta badakigu* -zio* atzizkia, gehienetan, ez dugula
era autonomoan baliatzen eta guztiz gehienetan mailegatutako izenetan
aurkitzen dugula: *kontratazio, bibrazio, erlaxazio*... gisakoak ez
dira *kontratatu,
bibratu, erlaxatu*... aditz mailegatuetatik euskarak gerora eratorpenez
sortutako izenak; alegia, jatorrizko erdaran zuten atzizkia, eta,
mailegatzean, egokitu egin da grafia, besterik gabe: erdal
*descolonización/décolonisation* mailegutik lortu dugu *deskolonizazio *hitza
euskaraz, eta ez eratorpenez: *deskolonizatu *+ *-zio *> *deskolonizazio*.
Hala ere, -zio atzizkia euskal aditzei ere lotzen zaie, eta, alde
horretatik, *-mendu* edo *-kuntza* bezain egokia izan daiteke: hor ditugu,
adibidez, * asmazio, barkazio, bedeinkazio, begitazio, burutazio,
ernegazio, gogorazio, irrikizio, madarikazio, segizio, txikizio, ukazio*...
Horregatik, *despopulatu *aditzetik, eratorpenez, *despopulazio *sortzea ez
da, gramatikalki, ezinezkoa. Hala ere, egia da -*zio* atzizkiak ez duela
arrakastarik gaur egun; alegia, beste aukera batzuen aldean galtzaile dela.
Horregatik, hitz "berriak" (erlatiboki berriak) sortzeko, beste aukera
batzuetara jotzen dugu.
Euskarara *populazio *mailegatu dugu, baina, datuek diotenez, ondorioa
adierazteko bakarrik (*población/population* erdal hitzek ekintza zein
ondorioa adierazten dute), ziur asko ez dugulako behar izan eta, batez ere
-nire ustez-, ondorioa adierazteko askozaz gehiago erabiltzen delako
ekintza adierazteko baino.
Kasu honetan, *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an *populatu*, *despopulatu
*eta *populamendu
*izanik, badirudi logikoena litzatekeela Xabierrek aipatzen dituen
*despopulatze
*edo *despopulamendu *aukeren alde egitea (*despopulakuntza *ere zilegi da,
baina, tira, beste aukera horiek izanda, ez dirudi lehentasunez sustatzekoa
denik).
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
El vie., 12 jun. 2020 a las 15:06, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:
> Gaztelaniazko "despoblación" nola itzuli: horri buruzkoa da mezu hau.
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak dio "populazioa" biztanleria dela.
> Orotarikoaren arabera, "multitud". Alegia, "populazioa" pertsona-multzo bat
> da, bi hiztegien kasuan. "Populazio" hitzak ez du adierazten "populatu"
> aditzaren PROZESUA.
>
> "Despoblación" prozesu bat bada, "población"="acción de poblar"
> prozesuaren kontrakoa, hori euskaraz adierazteko ezingo genuke
> "despopulazio" erabili, "populazio" prozesuaren kontrakotzat joz... esan
> bezala, euskaraz "populazioa" ez delako prozesu bat, persona-multzo bat
> baizik. Alde horretatik, "despopulazio" esatea "desbiztanleria" esatearen
> antzekoa litzateke.
>
> Horregatik, "despoblación" euskaraz esateko,
> despopulamendu/despopulatze/despopulakuntza edo antzeko baten bidetik joan
> beharko litzateke, ez? Euskaltermek "despopulakuntza/despopulazio" maila
> berekotzat proposatzen dituen arren.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200612/a5920ebe/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago