[itzul] Rebrote
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Eka 17, 15:28:25, CEST 2020
Bada, pozten naiz galdetu duzulako: barra-barra dabil "berragertu"...baina,
birologiaz aski jakin gabe (eta ezer deustaz), niri egokiagoa iruditzen
zait "sortu" aditzaren bidetik jotzea. Eta, hiztegietan, *Elhuyarren *bertan
aurkitu dut adibide nahiko egoki bat:
rebrotar
3 *v.intr.* *berriz sortu, berriz agertu/azaldu*
*el cólera ha rebrotado en Perú*: berriz sortu da kolera Perun*el cólera ha
rebrotado en Perú*: berriz sortu da kolera Perun
Aukera biak ematen dituen arren (edo hirurak), nik ez nukeen *agertu *hautatuko
(ez nabil zuzentasunaz, hitz bakoitzak bereagoa duen joeraz baizik), baizik
eta *sortu*, eta, hala behar bada, *berriz sortu *edo *birsortu. *Nire
iruditerian agertu otsoak, mamuak, sorginak edo ezustekoak eta abar
agertzen dira...
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
Hau idatzi du Oscar Gonzalez Atxa (gonzalez.o a bildua justizia.eus) erabiltzaileak
(2020 eka. 17, az. (13:28)):
> Elhuyarrek COVID-19rako prestatu dituen termino-zerrendaren arabera,
> ‘berragertze’ da euskaraz erabili beharko genukeen hitza. Egokiena ote?
> Kontuan harturik *brote* terminoaren euskal ordain gisa ‘agerraldi ‘
> eman dutela, *rebrote *euskaratzeko garaian, ‘berragerraldi’ hobetsiko
> nuke .
>
>
>
>
>
> *De:* Amaia Bilbao [mailto:bilbaogondra a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* miércoles, 17 de junio de 2020 11:56
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] Rebrote
>
>
>
> Hedabideetan "berragerpen" hitza erabiltzen ari dira.
>
>
>
>
>
>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2020 eka. 17, az. (10:58)):
>
> Kaixo guztioi:
>
>
>
> COVID-19a dela-eta gaztelaniazko "rebrote" hitza euskaratzeko zer hitz edo
> espresio iruditzen zaizue egokiena?
>
>
>
> Eskerrik asko.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200617/63eeca53/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago