[itzul] Rebrote

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Eka 18, 15:02:37, CEST 2020


Ez dakit ba... dakigunez, COVID-19a, sortu, Wuhan-en sortu zen... adiera
horretara mugatuta utziko nuke nik "sortu".

"Berragertze"ri dagokionez, ez naiz aditz-izenak erabiltzearen oso aldekoa
(aditz-izenen gai honek badauka mamirik,baina ezin naiz horretan orain
sartu). Hobestekoak iruditzen zaizkit substantibo peto-petoak aditz-izenen
aldean.  Ildo horretatik, "berragerpen" nahiz "berragerraldi" txukunak
iruditzen zaizkit. Dena den, "agerraldi" "comparecencia" esateko
darabilgunez, hobestekoa iruditzen zait hitz horri esanahi desberdin
gehiagorik ez gehitzea, eta horregatik "berragerpen" iruditzen ari
zait oraintxe bertan aproposena, agian.

Xabier

Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 eka.
17, az. (22:28)):

>
> Bada, pozten naiz galdetu duzulako: barra-barra dabil
> "berragertu"...baina, birologiaz aski jakin gabe (eta ezer deustaz), niri
> egokiagoa iruditzen zait "sortu" aditzaren bidetik jotzea. Eta,
> hiztegietan, *Elhuyarren *bertan aurkitu dut adibide nahiko egoki bat:
>
> rebrotar
>
> 3  *v.intr.* *berriz sortu, berriz agertu/azaldu*
>
> *el cólera ha rebrotado en Perú*: berriz sortu da kolera Perun*el cólera
> ha rebrotado en Perú*: berriz sortu da kolera Perun
>
> Aukera biak ematen dituen arren (edo hirurak), nik ez nukeen *agertu *hautatuko
> (ez nabil zuzentasunaz, hitz bakoitzak bereagoa duen joeraz baizik), baizik
> eta *sortu*, eta, hala behar bada, *berriz sortu *edo *birsortu. *Nire
> iruditerian agertu otsoak, mamuak, sorginak edo ezustekoak eta abar
> agertzen dira...
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
>
> Hau idatzi du Oscar Gonzalez Atxa (gonzalez.o a bildua justizia.eus)
> erabiltzaileak (2020 eka. 17, az. (13:28)):
>
>> Elhuyarrek COVID-19rako prestatu dituen termino-zerrendaren arabera,
>> ‘berragertze’ da euskaraz erabili beharko genukeen hitza. Egokiena ote?
>> Kontuan harturik   *brote* terminoaren euskal ordain gisa  ‘agerraldi ‘
>> eman dutela, *rebrote *euskaratzeko garaian,  ‘berragerraldi’ hobetsiko
>> nuke .
>>
>>
>>
>>
>>
>> *De:* Amaia Bilbao [mailto:bilbaogondra a bildua gmail.com]
>> *Enviado el:* miércoles, 17 de junio de 2020 11:56
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* Re: [itzul] Rebrote
>>
>>
>>
>> Hedabideetan "berragerpen" hitza erabiltzen ari dira.
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2020 eka. 17, az. (10:58)):
>>
>> Kaixo guztioi:
>>
>>
>>
>> COVID-19a dela-eta gaztelaniazko "rebrote" hitza euskaratzeko zer hitz
>> edo espresio iruditzen zaizue egokiena?
>>
>>
>>
>> Eskerrik asko.
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200618/936b88a9/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago