[itzul] Botikak "indicaciones/contraindicaciones"

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Lar, Eka 20, 11:13:05, CEST 2020


Jo, Xabier; ba, hausnarketa ona.

Azkenik "indikazioak/kontraindikazioak" kontuan hartu beharko nituzke, egia
da. Dena den, egun batetik bestera aldatu da ideia eta nolabait eguneratuta
dago. Dirudinez, lehen, botiken argibide-orrietan agertzen zen estiloa
formalagoa zen: "composición", "posología", "indicaciones" eta abar; eta
gaur egun, erabiltzen duten komunikazioa galderen bitartez eratzen dute:
"¿Qué contiene Medicamento?", "¿Para qué se usa este medicamento?", "¿Qué
personas no pueden recibir Medicamento?" eta abar.

Edozein delarik ere, mila mila esker

Bitor

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2020 eka. 19, or. (20:29)):

> Testuaren informaltasunak ez badu gaztelaniaz eragozten
> "indicaciones/contraindicaciones" terminoak erabiltzea, ez dut ikusten
> zergatik euskaraz bai duen eragozten.
>
> Xabier
>
> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020
> eka. 19, or. (14:32)):
>
>> Bai, beno, nahiko kontu informala da itzuli beharrekoa; beraz, jakin nahi
>> nuen, kontrajarrian, zein ziren era formalenak. "Farmazeutika" hartuko dut
>> kontuan.
>>
>> Mila esker guztiei
>>
>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>> erabiltzaileak (2020 eka. 19, or. (12:14)):
>>
>>> < ez baitut gustoko erderatik ekarritako "kontraindikazioak" >
>>>
>>> Itzulpena gustuaren arabera ebaztekoa bada, ez dut ezer esateko.
>>> Testu tekniko bat itzultzeko bada, *kontraindikazioak *da forma
>>> estandarra, eta ez besterik (eta, horrenbestez, *indikazioak*, askoz
>>> gutxiago erabiltzen bada ere)
>>>
>>> <"farmaceútica" alor gisa> ez dakit nola ulertu, baina hauxe dago
>>> Euskaltzaindiaren Hiztegian:
>>> farmazeutiko
>>>
>>> adj. Farmaziarena, farmaziari dagokiona. *Industria farmazeutikoak
>>> osasuna negozio bilakatu duela diote askok*.
>>>
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>>
>>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>>> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>>
>>> Zelai Haundi, 3
>>> Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>> <http://www.elhuyar.eus>
>>>
>>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image:
>>> https://itzultzailea.eus] <https://itzultzailea.eus>
>>>
>>> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
>>> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
>>> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
>>> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>>>
>>>
>>> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
>>> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
>>> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
>>> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
>>> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
>>> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
>>> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
>>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> El vie., 19 jun. 2020 a las 9:43, Bittor Abarzuza (<bittorbe a bildua gmail.com>)
>>> escribió:
>>>
>>>> Kaixo, egun on:
>>>>
>>>> Botika baten argibide-orria itzuli behar dut
>>>>
>>>> Nola emanen zenukete "indicaciones" eta "kontraindicaciones"?
>>>>
>>>> "Zertarako erabilerak" eta "Zertarako ez erabili" paratu dut, ez baitut
>>>> gustoko erderatik ekarritako "kontraindikazioak". *"Erabilera
>>>> egokia/erabilera ez egokia" *ere badut aukeran
>>>>
>>>> Aukerarik?
>>>>
>>>> Bestalde, "farmaceútica" alor gisa *botikagintza *izanen zen,ez da
>>>> hala? Ez zen izanen botika-industria, baizik eta laborategian garatzen den
>>>> prozesu zientifikoa edo; beraz, fabrikazioa bainoago lanbidea.
>>>>
>>>> Mila esker
>>>>
>>>> Ongi izan, Bitor
>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200620/f98d6c01/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago