[itzul] Picassoarekin/picassoarekin

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Al, Eka 22, 23:31:21, CEST 2020


2016. urtean, Euskaltzaindiko Exonomastika batzordean adierazpen
izendatzaileen deklinabideari buruzko araugai bat prestatu genuen, eta,
Osoko Bilkuran aurkeztu genuenean, ohar bat egin zuen euskaltzain oso
batek, honela: < *Euskal testuetan erdal hitzak eta izen berezien baliokide
diren adierazpenez gain badira, gutxienez, beste bi elementu mota zalantzak
sor ditzaketenak: 1) Enpresa edo marka eta produktu komertzialak*...>

Ohar horri erantzuteko eta zalantza hori arauan jasota uzteko,
birkategorizazioei buruzko testu bat prestatu behar izan genuen batzordean,
eta, Osoko Bilkurak ontzat eman ondoren, arauan txertatu zen, adierazpen
izendatzaileen deklinabideari zuzenean ez badagokio ere. Hona hemen:


* 183. araua*

*Adierazpen izendatzaileen deklinabidea*

*2 Adierazpen izendatzaileak izen arrunten baliokide: birkategorizazioak*

Aurreko atalean adierazpen izendatzaileak izen berezien baliokide direla
adierazi bada ere, adierazi beharrekoa da, halaber, izen arrunten baliokide
ere izan daitezkeela testuinguru jakin batzuetan, izen bereziekin gertatzen
den bezala. Alegia, kategoria-aldaketa jasan dezakete. Batzuetan, izen
bereziak edo adierazpen izendatzaileak, bere izaera galdu gabe,
morfosintaktikoki izen arrunt gisa jokatzen du. Adibidez, marka erabiltzen
denean marka horren produktu bat izendatzeko.

Enpresa edo marka bat eta marka horretako produktu baten unitate jakin bat
edo produktu-unitate generiko bat, hizkuntzaren ikuspegitik, ez dira gauza
bera. Esate baterako, Renault edo Nissan automobil-konpainiak dira, markak
dira, baina izen horiek erabiltzen ditugunean, batzuetan, ez dugu marka
adierazten, baizik eta marka horretako automobil jakin bat edo marka
horretako automobil generiko bat. Adibidez:

*Renaultek* inoiz baino irabazi handiagoak izan ditu [Enpresaren izena edo
marka].

*Renaulta* konpontzera eraman dut [Marka horretako automobil jakin bat].

Ez dut *Nissanik* erosiko*.* [Marka horretako automobil generiko bat].

Halakoetan, izen arrunten baliokideak dira; hau da, plurala onartzen dute (
*Nissanak* merkeago daude aurten iaz baino), izenondoak eta
determinatzaileak eta abar onartzen dituzte (*Nissan* hori Mirenena da;
gehien gustatzen zaidana *Nissan* gorria da; Anderri *Nissan* guztiak
gustatzen zaizkio). Baina ez dute galtzen hasierako letra larria, eta ez
dira lexiko arruntera igarotzen; hau da, ez dira hiztegietako sarrera
bihurtzen, ez dira lexikalizatzen *jeep, klaxon, aspirina* eta jatorriz
izen berezi ziren batzuk lexikalizatu diren bezala.

Beraz, kasu horretan, deklinatze-ondorioetarako, izen arruntak dira: izen
arrunt gisa deklinatzen dira. Adibidez:

Nire *Fiatak* 150.000 kilometro baino gehiago ditu.

Sebastian Vettelen aurtengo *Ferraria* iazkoa baino azkarragoa da.
Birkategorizazioen fenomenoa orokorra da, eta ez dagokio adierazpen
izendatzaileei bakarrik[1] <#m_758562875604918678__ftn1>.

------------------------------

[1] <#m_758562875604918678__ftnref1> Metonimia bidezko birkategorizazioak
leku-izenetan eta pertsona-izenetan ere gertatzen dira. Adibidez:

Iaz lapurtu zuten *Picassoa* Ataungo baserri batean aurkitu dute.

*Atxagatik* hasi eta *Zubizarretaraino*, oso gauza interesgarriak idazten
dira haur eta gazteentzat euskaraz.

Lehenengo *Donostia-Behobietan* jende gutxik parte hartzen zuen.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El lun., 22 jun. 2020 a las 19:56, agustin mendizabal (<agusmendi a bildua hotmail.es>)
escribió:

> Arratsalde on.
> Artelanak-eta izendatzeko metonimiara jotzea oso ohikoa da. Euskaraz,
> ikusi dudanez, letra larriz idazten dira (Gaur Picasso bat erosi du), baina
> mugatuan deklinatzerakoan agerian geratzen da hitz hori izen arrunt
> bihurturik dagoela: (Atzo Picassoarekin aurkitu zuten). Horrek ez al du
> ezer aldatzen?
> Mila esker.
> Agustin Mendizabal
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200622/0b55a541/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago