[itzul] Picassoarekin/picassoarekin

agustin mendizabal agusmendi a bildua hotmail.es
Al, Eka 22, 23:36:42, CEST 2020


Eskerrik asko, Alfontso, guztiz argitu didazu.

________________________________
Nork: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Bidaltze-data: 2020(e)ko ekainaren 22(a), astelehena 23:31
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Picassoarekin/picassoarekin


2016. urtean, Euskaltzaindiko Exonomastika batzordean adierazpen izendatzaileen deklinabideari buruzko araugai bat prestatu genuen, eta, Osoko Bilkuran aurkeztu genuenean, ohar bat egin zuen euskaltzain oso batek, honela: < Euskal testuetan erdal hitzak eta izen berezien baliokide diren adierazpenez gain badira, gutxienez, beste bi elementu mota zalantzak sor ditzaketenak: 1) Enpresa edo marka eta produktu komertzialak...>

Ohar horri erantzuteko eta zalantza hori arauan jasota uzteko, birkategorizazioei buruzko testu bat prestatu behar izan genuen batzordean, eta, Osoko Bilkurak ontzat eman ondoren, arauan txertatu zen, adierazpen izendatzaileen deklinabideari zuzenean ez badagokio ere. Hona hemen:


183. araua

Adierazpen izendatzaileen deklinabidea

2 Adierazpen izendatzaileak izen arrunten baliokide: birkategorizazioak

Aurreko atalean adierazpen izendatzaileak izen berezien baliokide direla adierazi bada ere, adierazi beharrekoa da, halaber, izen arrunten baliokide ere izan daitezkeela testuinguru jakin batzuetan, izen bereziekin gertatzen den bezala. Alegia, kategoria-aldaketa jasan dezakete. Batzuetan, izen bereziak edo adierazpen izendatzaileak, bere izaera galdu gabe, morfosintaktikoki izen arrunt gisa jokatzen du. Adibidez, marka erabiltzen denean marka horren produktu bat izendatzeko.

Enpresa edo marka bat eta marka horretako produktu baten unitate jakin bat edo produktu-unitate generiko bat, hizkuntzaren ikuspegitik, ez dira gauza bera. Esate baterako, Renault edo Nissan automobil-konpainiak dira, markak dira, baina izen horiek erabiltzen ditugunean, batzuetan, ez dugu marka adierazten, baizik eta marka horretako automobil jakin bat edo marka horretako automobil generiko bat. Adibidez:

Renaultek inoiz baino irabazi handiagoak izan ditu [Enpresaren izena edo marka].

Renaulta konpontzera eraman dut [Marka horretako automobil jakin bat].

Ez dut Nissanik erosiko. [Marka horretako automobil generiko bat].

Halakoetan, izen arrunten baliokideak dira; hau da, plurala onartzen dute (Nissanak merkeago daude aurten iaz baino), izenondoak eta determinatzaileak eta abar onartzen dituzte (Nissan hori Mirenena da; gehien gustatzen zaidana Nissan gorria da; Anderri Nissan guztiak gustatzen zaizkio). Baina ez dute galtzen hasierako letra larria, eta ez dira lexiko arruntera igarotzen; hau da, ez dira hiztegietako sarrera bihurtzen, ez dira lexikalizatzen jeep, klaxon, aspirina eta jatorriz izen berezi ziren batzuk lexikalizatu diren bezala.

Beraz, kasu horretan, deklinatze-ondorioetarako, izen arruntak dira: izen arrunt gisa deklinatzen dira. Adibidez:

Nire Fiatak 150.000 kilometro baino gehiago ditu.

Sebastian Vettelen aurtengo Ferraria iazkoa baino azkarragoa da.

Birkategorizazioen fenomenoa orokorra da, eta ez dagokio adierazpen izendatzaileei bakarrik[1].

________________________________

[1] Metonimia bidezko birkategorizazioak leku-izenetan eta pertsona-izenetan ere gertatzen dira. Adibidez:

Iaz lapurtu zuten Picassoa Ataungo baserri batean aurkitu dute.

Atxagatik hasi eta Zubizarretaraino, oso gauza interesgarriak idazten dira haur eta gazteentzat euskaraz.

Lehenengo Donostia-Behobietan jende gutxik parte hartzen zuen.


Alfontso Mujika Etxeberria
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-TWITTER.png]<https://twitter.com/elhuyarhizk>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-YOUTUBE.png]<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-FACEBOOK.png]<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
a.mujika a bildua elhuyar.eus<mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[https://itzultzailea.eus]<https://itzultzailea.eus>


Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.



Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El lun., 22 jun. 2020 a las 19:56, agustin mendizabal (<agusmendi a bildua hotmail.es<mailto:agusmendi a bildua hotmail.es>>) escribió:
Arratsalde on.
Artelanak-eta izendatzeko metonimiara jotzea oso ohikoa da. Euskaraz, ikusi dudanez, letra larriz idazten dira (Gaur Picasso bat erosi du), baina mugatuan deklinatzerakoan agerian geratzen da hitz hori izen arrunt bihurturik dagoela: (Atzo Picassoarekin aurkitu zuten). Horrek ez al du ezer aldatzen?
Mila esker.
Agustin Mendizabal

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200622/0e8d2bb7/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago