[itzul] Picassoarekin/picassoarekin

Mikel musdeh a bildua gmail.com
As, Eka 23, 20:07:48, CEST 2020


Azalpena egoki eta argia da. Hala ere, joera horiek ikusita, sarritan 
agertzen zaidan zalantza botako dut: zergatik Euskaraz eta 
jentilizioetan bestelako moduan jokatzen dugu beti? Berez sorturiko 
zalantza da, esate baterako, eibartar agertzen zaidalarik, zer dela eta 
eibartar, eta ez Eibartar. Beste ñabardura asko egonen da, noski, 
jentilizioetan, baina toki izen osoa eta argia darabilgunean (Tolosan, 
Tolosara...) ez dago zalantzarik deklinabide kasurik gehienetan, salbu 
eta jentilizioan... Izan ere, marken kasuan auuztiak dira markakoak 
edota margolan guztiak, baina herriak eta hiriak bakarrak... Argitzerik bai?

20/6/22 23:31(e)an, Alfontso Mujika Etxeberria igorleak idatzi zuen:
>
> **2016. urtean, Euskaltzaindiko Exonomastika batzordean adierazpen 
> izendatzaileen deklinabideari buruzko araugai bat prestatu genuen, 
> eta, Osoko Bilkuran aurkeztu genuenean, ohar bat egin zuen euskaltzain 
> oso batek, honela: < /Euskal testuetan erdal hitzak eta izen berezien 
> baliokide diren adierazpenez gain badira, gutxienez, beste bi elementu 
> mota zalantzak sor ditzaketenak: 1) Enpresa edo marka eta produktu 
> komertzialak/...>
>
> Ohar horri erantzuteko eta zalantza hori arauan jasota uzteko, 
> birkategorizazioei buruzko testu bat prestatu behar izan genuen 
> batzordean, eta, Osoko Bilkurak ontzat eman ondoren, arauan txertatu 
> zen, adierazpen izendatzaileen deklinabideari zuzenean ez badagokio 
> ere. Hona hemen:
>
>
> **
>
> **183. **araua**
>
> ***Adierazpen izendatzaileen deklinabidea***
>
> *2 Adierazpen izendatzaileak izen arrunten baliokide: birkategorizazioak*
>
> Aurreko atalean adierazpen izendatzaileak izen berezien baliokide 
> direla adierazi bada ere, adierazi beharrekoa da, halaber, izen 
> arrunten baliokide ere izan daitezkeela testuinguru jakin batzuetan, 
> izen bereziekin gertatzen den bezala. Alegia, kategoria-aldaketa jasan 
> dezakete. Batzuetan, izen bereziak edo adierazpen izendatzaileak, bere 
> izaera galdu gabe, morfosintaktikoki izen arrunt gisa jokatzen du. 
> Adibidez, marka erabiltzen denean marka horren produktu bat izendatzeko.
>
> Enpresa edo marka bat eta marka horretako produktu baten unitate jakin 
> bat edo produktu-unitate generiko bat, hizkuntzaren ikuspegitik, ez 
> dira gauza bera. Esate baterako, Renaultedo Nissanautomobil-konpainiak 
> dira, markak dira, baina izen horiek erabiltzen ditugunean, batzuetan, 
> ez dugu marka adierazten, baizik eta marka horretako automobil jakin 
> bat edo marka horretako automobil generiko bat. Adibidez:
>
> *Renaultek*inoiz baino irabazi handiagoak izan ditu//[Enpresaren izena 
> edo marka].
>
> *Renaulta*konpontzera eraman dut//[Marka horretako automobil jakin bat].
>
> Ez dut *Nissanik* erosiko/.///[Marka horretako automobil generiko bat].
>
> Halakoetan, izen arrunten baliokideak dira;hau da, plurala onartzen 
> dute (*Nissanak*merkeago daude aurten iaz baino), izenondoak eta 
> determinatzaileak eta abar onartzen dituzte (*Nissan*hori Mirenena da; 
> gehien gustatzen zaidana *Nissan* gorria da; Anderri *Nissan* guztiak 
> gustatzen zaizkio). Baina ez dute galtzen hasierako letra larria, eta 
> ez dira lexiko arruntera igarotzen; hau da, ez dira hiztegietako 
> sarrera bihurtzen, ez dira lexikalizatzen /jeep, klaxon, aspirina/eta 
> jatorriz izen berezi ziren batzuk lexikalizatu diren bezala.
>
> Beraz, kasu horretan, deklinatze-ondorioetarako, izen arruntak dira: 
> izen arrunt gisa deklinatzen dira. Adibidez:
>
> Nire *Fiatak* 150.000 kilometro baino gehiago ditu.
>
> Sebastian Vettelen aurtengo *Ferraria* iazkoa baino azkarragoa da.
>
> Birkategorizazioen fenomenoa orokorra da, eta ez dagokio adierazpen 
> izendatzaileei bakarrik[1] <#m_758562875604918678__ftn1>.
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> [1] <#m_758562875604918678__ftnref1> Metonimia bidezko 
> birkategorizazioak leku-izenetan eta pertsona-izenetan ere gertatzen 
> dira. Adibidez:
>
> Iaz lapurtu zuten *Picassoa* Ataungo baserri batean aurkitu dute.
>
> *Atxagatik*hasi eta *Zubizarretaraino*, oso gauza interesgarriak 
> idazten dira haur eta gazteentzat euskaraz.
>
> Lehenengo *Donostia-Behobietan* jende gutxik parte hartzen zuen.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa 
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa><https://twitter.com/elhuyarhizk><https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1><https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa> 
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia> 
>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>****
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>https://itzultzailea.eus 
> <https://itzultzailea.eus>
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA 
> DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta 
> hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez 
> zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko 
> honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak 
> tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
> datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi 
> baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari 
> buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi 
> badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara: 
> datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
>
>
> El lun., 22 jun. 2020 a las 19:56, agustin mendizabal 
> (<agusmendi a bildua hotmail.es <mailto:agusmendi a bildua hotmail.es>>) escribió:
>
>     Arratsalde on.
>     Artelanak-eta izendatzeko metonimiara jotzea oso ohikoa da.
>     Euskaraz, ikusi dudanez, letra larriz idazten dira (Gaur Picasso
>     bat erosi du), baina mugatuan deklinatzerakoan agerian geratzen da
>     hitz hori izen arrunt bihurturik dagoela: (Atzo Picassoarekin
>     aurkitu zuten). Horrek ez al du ezer aldatzen?
>     Mila esker.
>     Agustin Mendizabal
>>>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200623/3b93f7a3/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago