[itzul] Picassoarekin/picassoarekin

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ost, Eka 24, 10:47:58, CEST 2020


Zergatik idazten dira letra xehez hasita herritar-izenak?

Lehenengo erantzuna “hargatik” izan liteke. Alegia, ortografia
hitzarmenezko zerbait da, egiunezkoa, eta ez dago beti arrazoi
eztabaidaezin eta kategoriko bat atzean. Euskararen kasurako egin den
galdera berdin egin genezake beste hizkuntza batzuetarako.

- Zergatik idazten da frantsesez herritar-izena letra larriz baina
adjektiboa letra etzanez? (*une Basque, une Espagnole, un Français* baina *une
entreprise basque, un Basque français*?

- Zergatik idazten da ingelesez beti letra larriz hasita, izena izan zein
adjektiboa izan? (*one Basque* *company, the Basques living in New York...*
).

- Zergatik idazten da gaztelaniaz beti letra xehez hasita, izena izan zein
adjektiboa izan? (*una empresa vasca, los vascos en Argentina*).

Edo hau ere galde liteke: zergatik *Darwin*, *Marx* eta *Aristoteles*
pertsona-izenak izanik haien izenetatik eratorritako *darwinismo*,
*marxismo* eta *aristotelismo* letra xehez hasita idatzi gaztelaniaz,
frantsesez, ingelesez eta euskaraz?

Nolanahi ere, beste erantzun batzuen bila hasita, esan liteke tradizioak
pixkanaka eratuz doazela eta, gure kasuan, duela 50 urte euskara batuaren
oinarriak jarri zirenean gai horri ez zitzaiola erreparatu, partez
euskaldun gehienek letra xehez hasita idazten zituztelako (gaztelaniaz
bezala) eta, bestalde, euskara idatziaren historian ez zeudelako bi
tradizio garbi (Iparraldean era batera eta Hegoaldean beste batera);
OEHn *frantses,
erromatar, lapurtar*... sarreretako adibideak begiratuta ikusten da
Iparraldeko idazleen artean ez dagoela letra larriaren aldeko hautu
monolitikorik. Eta, gerora, Euskaltzaindiak euskara batuaren hiztegia egin
duenean, tradizio zaharrari eta azken urteetako erabilerari begiratu die,
eta datuek zalantza-izpirik gabe erakusten dute herritar-izenak letra xehez
hasita idaztea ondo errotuta dagoela euskaldun komunitatean.

Eta beste erantzun batzuen bila joanda, esan liteke *Picassoa* eta
*tolosarra*, morfologikoki, ez direla antzekoak, ez dutela zerikusirik
batak bestearekin.

*Picassoa* izena da, izen berezi bat da kasu oso berezi batzuetan izen
arrunt moduan jokatzen duena, baina lexiko arrunteko hiztegietan sarrera ez
dena, erabat lexikalizatuta ez dagoen seinale.

Bestalde, *tolosarra* eratorpenez sortutako hitz bat da: izen bati (kasu
honetan, izen berezi bati) *-ar* eratorpen-atzizkia erantsita sortzen da,
eta *-a*r atzizkiaren bidez sortutako hitzak lexiko arrunteko hitzak dira,
izenak zein adjektiboak. Eta era horretara sortutako hitzak, sistematikoki,
lexiko arrunteko hiztegiko sarrerak dira.

Nolanahi ere, baliteke hasierako erantzuna, “hargatik”, izatea zehatzena,
laburrena izateaz gainera.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El mar., 23 jun. 2020 a las 20:10, Mikel (<musdeh a bildua gmail.com>) escribió:

> Azalpena egoki eta argia da. Hala ere, joera horiek ikusita, sarritan
> agertzen zaidan zalantza botako dut: zergatik Euskaraz eta jentilizioetan
> bestelako moduan jokatzen dugu beti? Berez sorturiko zalantza da, esate
> baterako, eibartar agertzen zaidalarik, zer dela eta eibartar, eta ez
> Eibartar. Beste ñabardura asko egonen da, noski, jentilizioetan, baina toki
> izen osoa eta argia darabilgunean (Tolosan, Tolosara...) ez dago
> zalantzarik deklinabide kasurik gehienetan, salbu eta jentilizioan... Izan
> ere, marken kasuan auuztiak dira markakoak edota margolan guztiak, baina
> herriak eta hiriak bakarrak... Argitzerik bai?
>
> 20/6/22 23:31(e)an, Alfontso Mujika Etxeberria igorleak idatzi zuen:
>
> 2016. urtean, Euskaltzaindiko Exonomastika batzordean adierazpen
> izendatzaileen deklinabideari buruzko araugai bat prestatu genuen, eta,
> Osoko Bilkuran aurkeztu genuenean, ohar bat egin zuen euskaltzain oso
> batek, honela: < *Euskal testuetan erdal hitzak eta izen berezien
> baliokide diren adierazpenez gain badira, gutxienez, beste bi elementu mota
> zalantzak sor ditzaketenak: 1) Enpresa edo marka eta produktu komertzialak*...>
>
>
> Ohar horri erantzuteko eta zalantza hori arauan jasota uzteko,
> birkategorizazioei buruzko testu bat prestatu behar izan genuen batzordean,
> eta, Osoko Bilkurak ontzat eman ondoren, arauan txertatu zen, adierazpen
> izendatzaileen deklinabideari zuzenean ez badagokio ere. Hona hemen:
>
>
> * 183. araua*
>
> *Adierazpen izendatzaileen deklinabidea*
>
> *2 Adierazpen izendatzaileak izen arrunten baliokide: birkategorizazioak*
>
> Aurreko atalean adierazpen izendatzaileak izen berezien baliokide direla
> adierazi bada ere, adierazi beharrekoa da, halaber, izen arrunten baliokide
> ere izan daitezkeela testuinguru jakin batzuetan, izen bereziekin gertatzen
> den bezala. Alegia, kategoria-aldaketa jasan dezakete. Batzuetan, izen
> bereziak edo adierazpen izendatzaileak, bere izaera galdu gabe,
> morfosintaktikoki izen arrunt gisa jokatzen du. Adibidez, marka
> erabiltzen denean marka horren produktu bat izendatzeko.
>
> Enpresa edo marka bat eta marka horretako produktu baten unitate jakin bat
> edo produktu-unitate generiko bat, hizkuntzaren ikuspegitik, ez dira gauza
> bera. Esate baterako, Renault edo Nissan automobil-konpainiak dira,
> markak dira, baina izen horiek erabiltzen ditugunean, batzuetan, ez dugu
> marka adierazten, baizik eta marka horretako automobil jakin bat edo marka
> horretako automobil generiko bat. Adibidez:
>
> *Renaultek* inoiz baino irabazi handiagoak izan ditu [Enpresaren izena
> edo marka].
>
> *Renaulta* konpontzera eraman dut [Marka horretako automobil jakin bat].
>
> Ez dut *Nissanik* erosiko*.* [Marka horretako automobil generiko bat].
>
> Halakoetan, izen arrunten baliokideak dira; hau da, plurala onartzen dute
> (*Nissanak* merkeago daude aurten iaz baino), izenondoak eta
> determinatzaileak eta abar onartzen dituzte (*Nissan* hori Mirenena da;
> gehien gustatzen zaidana *Nissan* gorria da; Anderri *Nissan* guztiak
> gustatzen zaizkio). Baina ez dute galtzen hasierako letra larria, eta ez
> dira lexiko arruntera igarotzen; hau da, ez dira hiztegietako sarrera
> bihurtzen, ez dira lexikalizatzen *jeep, klaxon, aspirina* eta jatorriz
> izen berezi ziren batzuk lexikalizatu diren bezala.
>
> Beraz, kasu horretan, deklinatze-ondorioetarako, izen arruntak dira: izen
> arrunt gisa deklinatzen dira. Adibidez:
>
> Nire *Fiatak* 150.000 kilometro baino gehiago ditu.
>
> Sebastian Vettelen aurtengo *Ferraria* iazkoa baino azkarragoa da.
> Birkategorizazioen fenomenoa orokorra da, eta ez dagokio adierazpen
> izendatzaileei bakarrik[1]
> <#m_-649733896530973911_m_758562875604918678__ftn1>.
>
> ------------------------------
>
> [1] <#m_-649733896530973911_m_758562875604918678__ftnref1> Metonimia
> bidezko birkategorizazioak leku-izenetan eta pertsona-izenetan ere
> gertatzen dira. Adibidez:
>
> Iaz lapurtu zuten *Picassoa* Ataungo baserri batean aurkitu dute.
>
> *Atxagatik* hasi eta *Zubizarretaraino*, oso gauza interesgarriak idazten
> dira haur eta gazteentzat euskaraz.
>
> Lehenengo *Donostia-Behobietan* jende gutxik parte hartzen zuen.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
>
> El lun., 22 jun. 2020 a las 19:56, agustin mendizabal (<
> agusmendi a bildua hotmail.es>) escribió:
>
>> Arratsalde on.
>> Artelanak-eta izendatzeko metonimiara jotzea oso ohikoa da. Euskaraz,
>> ikusi dudanez, letra larriz idazten dira (Gaur Picasso bat erosi du), baina
>> mugatuan deklinatzerakoan agerian geratzen da hitz hori izen arrunt
>> bihurturik dagoela: (Atzo Picassoarekin aurkitu zuten). Horrek ez al du
>> ezer aldatzen?
>> Mila esker.
>> Agustin Mendizabal
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200624/7273f57d/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago