[itzul] Poema baten itzulpena
Jesus Zabaleta
josuzabaleta a bildua gmail.com
Or, Mar 20, 18:36:16, CET 2020
Eskerrik asko, Fernando.
Etxekoei eta lagunei bidali diet Whatsapez.
Josu Zabaleta
josuzabaleta a bildua gmail.com
> El 20 mar 2020, a las 14:39, fernando.rey a bildua unavarra.es escribió:
>
> Aupa, zerrendako lagunak:
>
> Poema batekin topo egin, eta ez diot eutsi itzultzeko tentazioari.
>
> Hemen duzue.
> Gaztelaniatik egin dut, bertsio hori ailegatu baitzait. Inork hobetu edo
> beste bertsio bat egin nahi duk, libre.
>
> Fernando Rey
>
> Eta jendea etxean geratzen zen.
> Eta irakurtzen zuen edo ondokoari adi egoten zen.
> Eta atseden hartu, eta ariketak egiten zituen.
> Eta artea sortu zuen, eta jostetan aritu.
> Eta izateko modu berriak ikasi,
> eta gelditu egin zen.
>
> Eta sakonago entzun zuen...
> Baten bat gogoetan aritzen zen,
> Beste batzuk otoitzean.
> Beste baten bat dantzan...
> Batzuek beren itzalarekin egin zuten topo.
> Eta beste modu batean hasi ziren pentsatzen.
>
> Eta jendea sendatu egin zen.
> Eta ezjakintasunean, arriskuan
> eta zentzurik eta bihotzik gabe
> bizi zirenak falta zirela,
> Lurra ere hasi zen bere onera etortzen.
>
> Eta arriskua bukatu
> eta pertsonak berriz elkartu zirenean,
> negar egin zuten hildakoengatik.
> Eta erabaki berriak hartu zituzten.
> Eta etorkizun berriak amestu.
> Eta bizimodu berriak sortu.
> Eta Lurra erabat sendatu.
> Haiek sendatu ziren bezalaxe.
>
> 1800eko izurritean idatzitako poema.
> (Kitty O’Meary. 1839-1888)
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago