[itzul] Sendatzeko hitzak: "Casas de Vida"
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Al, Mar 23, 20:16:00, CET 2020
Irakurri dut zer xederekin izendatzen diren horrela...beharbada ikuspuntua
aldatuta erietxe>*sendaetxe*. Baina asmoa handiagoa bide eta motz gera
daiteke ikuspuntu aldaketa hutsa...
Ez dakit egile-eskubideekin eta arazorik izan ahal denenetz, argitalpen
hori dela-eta. Ez dirudi berdin wassap-ez edo e-mailez zabaltzea edo
argitalpen bat egitea. Badaezpa egin dut iruzkina, asmorik onenarekin.
Hau idatzi du Garbine Aranbarri (garbine.aranbarri a bildua gmail.com)
erabiltzaileak (2020 mar. 23, al. (19:48)):
> Kaixo:
>
> Madrilen ere antzeko ekimena sortu da. Hona hemen webgunea, inork idazteko
> interesa izanez gero: <https://unacartaparatinoestassolo.wordpress.com>.
>
> Ondo izan denok
>
> Garbiņe
>
> On Mon, 23 Mar 2020 at 17:17, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com> wrote:
>
>> Egun on:
>>
>> Honako ekimenean parte hartu nahi dut, lehenago ere bidalitakoa:
>>
>> *"Kaixo! *
>>
>>
>>
>> *Nafarroako ospitaleguneko, ospitaleratze medikuko, 6. solairuko
>> erizainak gara. Covid19-rekin ospitaleratuta dauden gaxoei animo eskutitzak
>> bidaltzeko ekimenarekin bat egin nahi dugu. *
>>
>>
>>
>> *Horretarako honako e-posta helbide hau sortu dugu :
>> animocovidnavarra a bildua gmail.com <animocovidnavarra a bildua gmail.com>* *
>>
>>
>>
>> *Gure zaintzapean gaixorik daudenei helarazteko mezuak idaztera animatu
>> nahi zaituztegu.Sostengu eskutitzak, marrazkiak, edota animo mezuak izan
>> daitezke. Helarazten diguzuen guztia, eskertzekoa izanen dugu, eta jakina,
>> ongi etorria ere *
>>
>>
>>
>> *Guztion artean lortuko dugu!"*
>>
>>
>>
>> *Horretarako prestatu dut aitzinsolasa moduko testu bat biblioterapia eta
>> erizaintza komunitarioen inguruan idatziriko idazlan bat oinarritzan
>> hartuz. *
>>
>>
>> *Badakit nire zalantza tontakeria dela, baina ongi egitea gogoko nuke:*
>>
>>
>>
>> *Nola eman "Casas de Vida" = Bizineak Bizi-etxeak?*
>>
>>
>> *Zuk itzulitako poema bidali nien hiru eleetan (ingelesez, euskaraz eta
>> gaztelaniaz) eta eskertu dute. Ideia izanen zen irakurgai guztiak
>> argitaratzea.*
>>
>>
>> *Mila esker*
>>
>>
>>
>> *Norbaitek gehiago jakin nahi badu, atxikitzen dut prestaturiko
>> aintzinsolasa eta nik neuk (trakets ziurrenik) eginiko itzulketa. Eskertuko
>> nuke laguintzea itzulketa horretan.*
>>
>>
--
*Oskar Arana Ibabe*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200323/75923aa7/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago