[itzul] Sendatzeko hitzak: "Casas de Vida"
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Al, Mar 23, 21:02:19, CET 2020
Bai, jakina. Egile-eskubideak direla eta, gestionatu beharko ziren halako
argitalpen bat egiteko. Medikuei eta erizainei ohartaraziko diet. Edozein
delarik ere, bere asmoa ez da idazle ezagun edo famatuen idazlanak biltzea,
gendeak berak bere testua idatz dezala baizik.
Sendaetxea ongi dago, baina Casas de Vida bestelako ikuspuntua da, ez da
hala? Horrexengatik "Bizi-Etxeak" ez zen izanen egokiagoa?
Mila esker, Garbine eta Oskar
Bitor Abarzuza, liburuzaina
Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 mar.
23, al. (20:16)):
> Irakurri dut zer xederekin izendatzen diren horrela...beharbada ikuspuntua
> aldatuta erietxe>*sendaetxe*. Baina asmoa handiagoa bide eta motz gera
> daiteke ikuspuntu aldaketa hutsa...
>
> Ez dakit egile-eskubideekin eta arazorik izan ahal denenetz, argitalpen
> hori dela-eta. Ez dirudi berdin wassap-ez edo e-mailez zabaltzea edo
> argitalpen bat egitea. Badaezpa egin dut iruzkina, asmorik onenarekin.
>
>
>
> Hau idatzi du Garbine Aranbarri (garbine.aranbarri a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2020 mar. 23, al. (19:48)):
>
>> Kaixo:
>>
>> Madrilen ere antzeko ekimena sortu da. Hona hemen webgunea, inork
>> idazteko interesa izanez gero: <
>> https://unacartaparatinoestassolo.wordpress.com>.
>>
>> Ondo izan denok
>>
>> Garbiņe
>>
>> On Mon, 23 Mar 2020 at 17:17, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com> wrote:
>>
>>> Egun on:
>>>
>>> Honako ekimenean parte hartu nahi dut, lehenago ere bidalitakoa:
>>>
>>> *"Kaixo! *
>>>
>>>
>>>
>>> *Nafarroako ospitaleguneko, ospitaleratze medikuko, 6. solairuko
>>> erizainak gara. Covid19-rekin ospitaleratuta dauden gaxoei animo eskutitzak
>>> bidaltzeko ekimenarekin bat egin nahi dugu. *
>>>
>>>
>>>
>>> *Horretarako honako e-posta helbide hau sortu dugu :
>>> animocovidnavarra a bildua gmail.com <animocovidnavarra a bildua gmail.com>* *
>>>
>>>
>>>
>>> *Gure zaintzapean gaixorik daudenei helarazteko mezuak idaztera animatu
>>> nahi zaituztegu.Sostengu eskutitzak, marrazkiak, edota animo mezuak izan
>>> daitezke. Helarazten diguzuen guztia, eskertzekoa izanen dugu, eta jakina,
>>> ongi etorria ere *
>>>
>>>
>>>
>>> *Guztion artean lortuko dugu!"*
>>>
>>>
>>>
>>> *Horretarako prestatu dut aitzinsolasa moduko testu bat biblioterapia
>>> eta erizaintza komunitarioen inguruan idatziriko idazlan bat oinarritzan
>>> hartuz. *
>>>
>>>
>>> *Badakit nire zalantza tontakeria dela, baina ongi egitea gogoko nuke:*
>>>
>>>
>>>
>>> *Nola eman "Casas de Vida" = Bizineak Bizi-etxeak?*
>>>
>>>
>>> *Zuk itzulitako poema bidali nien hiru eleetan (ingelesez, euskaraz eta
>>> gaztelaniaz) eta eskertu dute. Ideia izanen zen irakurgai guztiak
>>> argitaratzea.*
>>>
>>>
>>> *Mila esker*
>>>
>>>
>>>
>>> *Norbaitek gehiago jakin nahi badu, atxikitzen dut prestaturiko
>>> aintzinsolasa eta nik neuk (trakets ziurrenik) eginiko itzulketa. Eskertuko
>>> nuke laguintzea itzulketa horretan.*
>>>
>>>
>
> --
> *Oskar Arana Ibabe*
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200323/3a586080/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago