[itzul] God forbid

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ost, Mar 25, 16:55:16, CET 2020


Arratsalde on:

Behar dudan testuinguru eta erregistrorako hobekien egokitzen dena *Jainkoak
debeka beza* izanik, horixe erabiltzea erabaki dut.

Mila esker guztioi.

Amaia

Hau idatzi du Juan Garzia Garmendia (juangarzia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2020 mar. 25, az. (16:44)):

> Bai, tradizio zaharrean ondo finkaturiko formulak dira "etsi"ren adizki
> sintetikoak. Ez da, hala ere, "eragotzi/debekatu" zentzu petoa lortzen
> horren ezezkoarekin (eta ezezkoa bera ere ez dakit zenbateraino den
> normala).
> Datiboarekin erabiltzea "iruditu/iritzi" aditz sinonimoen eragina izan
> liteke, "etsi"k ez baitu hartzen halakorik berez, jokabide normalean;
>
> "norbaitek Y iritzi" X/"norbaiti Y deritzo" X>
> "norbaitek Y-etsi X"/ "¿norbaiti Y-etsi X"
>
> OEH
> 2. (H, A).
> (Formas verbales fuertes, en fórmulas del tipo Jainkoak baletsa, si
> pluguiera a Dios).
> Iainkoak ailliotsa liren asko. Ax 419 (V 271; tbn. en Lar Sup s.v. Quisiera
> Dios). Baletsa Iaungoikoari / har nenzan zerbitzari. O Po 38. Iainkoak
> ailliotsa haren seme maitea gonbidatua lizen eztei guzietara. SP Phil
> 391s. Ienkoari datsala egitekoa erditi ioan dadin. Tt Onsa 78. Jinkuak
> baletsa enian ükhen beste deseñik batere. Mst XVI (Azkue lo atribuye
> erróneamente a Duvoisin). Jinkuak detsala eni gogua haboro har erazitzeko
> den. Mst III 45, 4. Jinkoak letsala, halako exenplien poroanzak eliren
> hain usu! AR 40. Jaunak detsala [...] arimen hobetan ene hautian kausitu
> dudan! Ib. 7. Yainkoak ala letsa! Or Mi 46.
> (Uso no formulario).
> Otsoak zer baitetsa, otsemak donhetsa. "Ce que le loup fait à la louve
> plait" . O Pr 390 (una trad. más literal sería 'lo que le place al lobo,
> le parece bien a la loba').
>
> Hau idatzi du Gilen Mejuto (gilentxo a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 mar.
> 25, az. (00:07)):
>
>> Egun on.
>>
>> Hona bi forma zaharkitu:
>>
>> Jinkoak eztatsala (ez datsala). [Mercy]
>> Jainkoari lakhet eztakiola (=absit*) [Urt.]
>>
>> *Voz que se usa familiarmente para manifestar el deseo de que una cosa
>> vaya lejos de nosotros, o de que Dios nos libre de ella.
>>
>> Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020
>> mar. 24, Asr 09:04):
>>
>>> Egun on:
>>>
>>> Ingelesezko esapide horren euskarazko ordaina behar dut. Zerbait
>>> gertatzerik nahi ez dugunean erabiltzen da. Gaztelaniaz, *Dios no lo
>>> quiera* izango litzateke (eta *Dios me libre* ere bai, baina ez nago
>>> seguru).
>>>
>>> Esker mila,
>>>
>>> Amaia
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200325/c0bae440/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago